51/2019 FORU DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio departamentu bakoitzaren egitura organikoa onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta abuztuaren 12ko 58/2015 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren oinarrizko egitura.

Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren bidez, aipatu departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Bertan, departamentuko administrazio unitate guztiak eta bakoitzari dagozkion eginkizunak zehatz-mehatz arautu ziren.

Foru dekretu honen bidez foru dekretu hura aldatu nahi da, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren eginkizunak beste modu batean banatzeko, funtzionamenduaren efizientzia eta eraginkortasuna hobetzeko.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak 2019ko apirilaren 10ean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren aldaketa.

Bat.–19. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“19. artikulua. Museoen Zerbitzuaren eginkizunak.

Museoen Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

  1. Museoen plangintza prestatzea eta horien kudeaketa administratiboaz arduratzea.

  2. Nafarroako museoen sistemaren arduradun edo buru izatea, eta sistema horretan dauden organoei dagozkien eginkizunak prestatu, erraztu eta bideratzea.

  3. Museoen inguruko administrazio jarduketak eta jardueren programazioak planifikatu eta kontrolatzea.

  4. Museoetako bildumak kontserbatu, babestu eta ezagutarazteko irizpide teknikoak ezartzea.

  5. Museoetako bildumak ikuskatzea, indarra duen legediak ezarritako moduan.

  6. Museoen eta bilduma museografiko iraunkorretan ondasunen kontserbazioa, ikerketa, erakusketa eta zabalkundea sustatzea.

  7. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren museoak eta beren funtsak zuzentzea eta kudeatzea, eta funtsak kontserbatu, handitu, ezagutarazi eta hedatzeko programak burutzea.

  8. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak museoen arloan sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.

  9. Museoetarako eta bilduma museografiko iraunkorretarako ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

  10. Museo eta bilduma museografiko iraunkor gehiago sortu eta egokitzea.

  11. Nafarroako museotako eta bilduma museografiko iraunkorretako funtsak Interes Kulturaleko Ondasun eta Ondasun Inbentariatu deklaratzeko espedienteetarako txostenak egitea.

  12. Museo eta bilduma museografiko iraunkorrak ezagutzeko espedienteak tramitatzea, indarreko legediaren arabera.

  13. Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren Erregistroa prestatzea eta eguneratzea.

  14. Nafarroako museoetako eta bilduma museografiko iraunkorretako funtsen inbentario orokorra prestatu eta eguneraturik edukitzea.

    ñ) Museoei eta bilduma museografiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR