50/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Administrazioak Segurtasunaren eta Osasunaren Koordinazio Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 50/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Administrazioak Segurtasunaren eta Osasunaren Koordinazio Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena. Apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren bidez, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia egokitu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esparrura. Foru dekretu horren 9.12 artikuluan ezartzen da ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparru osoan kontsultari eta parte-hartzeari lotutako jarduketak koordinatzeko asmoz, Segurtasunaren eta Osasunaren Koordinazio Batzorde bat osatuko dela. Batzordeak kide hauek izanen ditu: bederatzi prebentzio ordezkari, ordezkaritza organoetan ordezkatuak dauden sindikatuek izendatuak, bakoitzak lortutako ordezkaritzaren arabera, eta beste bederatzi ordezkari Administrazioaren aldetik, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak izendatuko dituenak.

Ordezkaritza organoetan diharduten sindikatuek batzordean arituko diren prebentzio ordezkariak izendatu dituztenez, bidezkoa da Administrazioak izanen dituen ordezkariak izendatzea. Ildo horretan, egoki ikusi da eratuta dauden segurtasun eta osasun batzorde guztietako buruek Koordinazio Batzordean ere parte hartzea.

Adierazitakoarekin bat, apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.5 artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Hauek dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean Segurtasunaren eta Osasunaren Koordinazio Batzordean aritzeko izendatu diren kideak:

–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.

–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR