50/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez arautzen da Batxilergoan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatu du. Besteak beste, aldaketa garrantzitsuak egin ditu Batxilergoko curriculumen egituran, bai eta ikasleen ebaluazioari buruzko alderdi batzuetan ere.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren eta Batxilergoaren oinarrizko curriculuma ezartzen duen abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuak, 2/2006 Lege Organikoaren garapena den aldetik, 30. artikulutik 34. artikulura bitartekoetan xedatzen ditu Batxilergoan ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateari buruzko zenbait alderdi. Orobat, errege dekretu horren seigarren xedapen gehigarriak zehazten du zein diren ebaluatzeko agiri ofizialak eta zer alderdi eduki behar dituzten gutxienez.

Orobat, 2/2006 Lege Organikoaren idazketa kontsolidatuaren garapen gisa, uztailaren 29ko 310/2016 Errege Dekretuak arautzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko amaierako ebaluazioa.

Bestalde, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa ezartzeko egutegirako presazko neurriei buruzko abenduaren 9ko 5/2016 Errege Lege Dekretuak zenbait puntu zehazten ditu Batxilergoaren ebaluazioari buruz.

Gainera, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuak, 11. artikulutik 16.era bitarte, ikasleak ebaluatu, hurrengo mailara igo eta haiei tituluak emateko prozesua arautu behar duten alderdi orokorrak xedatzen ditu.

Arau esparru horrek behartzen du xedapen berri bat garatzera, arautu dadin Batxilergoan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era, ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan. Horrek ekarriko du Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 4ko 191/2008 Foru Agindua mailaz maila indargabetzea.

Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du foru agindu hau onets dadin, arautzen baitu Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Foru agindu honen helburua da Batxilergoan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzea, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko, pribatu eta pribatu itunduetarako.

  2. artikulua. Ebaluazioaren ezaugarri orokorrak.

  3. Ebaluazioak helburu du ikaslearen ikasketaren emaitzak baloratzea etaparen ikasmaila bakoitzean, kontuan izanik noraino bete diren ebaluazio irizpideak eta irakasgai bakoitzaren ikaskuntzako estandarrak. Irizpide eta estandar horiek erreferentziak izanen dira curriculumeko gaitasunak eskuratzeko. Ikasleek gaitasun horiek eskuratzea da etapako helburuak lortu ote diren zehazteko adierazle nagusia.

  4. Ikaslearen ikasketa prozesuaren eboluzioa etengabea, hezigarria eta integratzailea izanen da.

  5. Etengabea izanen da, ikasturte osoan ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan murgilduta dagoen aldetik, eta ikasgelako eguneroko zereginetan integratua.

  6. Ikasleen ikasketen ebaluazioa hezigarria da, eta irakaskuntza zein ikaskuntza prozesuak hobetzeko balio du.

  7. Ikasleen ikasketa prozesuaren ebaluazioa integratzailea da. Kontuan hartu behar da, irakasgai guzti-guztietan, etaparako ezarritako helburuak eta kasuan kasuko gaitasunak lortzen direla. Nolanahi ere, ebaluazioaren izaera integratzaileak ez du eragotziko irakasleek irakasgai bakoitzaren ebaluazioa bereiz egitea.

  8. Ikastetxeek bermatuko dute ikasleen eskubidea ebaluazio objektibo bat izateko eta beren dedikazioa, ahalegina eta errendimendua objektibotasunez baloratuak eta aitortuak izateko. Koordinazio didaktikoaren departamentu bakoitzeko kideek kalifikazio irizpideak adostuko dituzte, era homogeneoan neurtzeko zer maila lortu den ikaskuntzako estandar ebaluagarrietan.

  9. Ikastetxe bakoitzak ezarritako prozedurarekin bat, ikasleek eta, hala badagokie, gurasoek edo legezko ordezkariek argibideak eskatzen ahalko dituzte, eta zilegi izanen dute egindako probak, ariketak eta lanak ikustea, ikastetxean, irakasleekin batera. Irakasleek arrazoiak emanen dituzte ikaskuntza prozesuaren balorazioaz. Halaber, kasuan kasuko erreklamazioak egin ditzakete, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.

  10. Ikasleek gehienez ere lau urte eman ditzakete Batxilergoa egiten eguneko araubide ofizialean.

  11. artikulua. Kalifikazioen eskala.

  12. Kalifikazioa egintza bat da zeinaren arabera ikasleei kategoria bat ematen zaien eskala baten barnean, ebaluazio prozesuko emaitzen arabera.

  13. Batxilergoan, ebaluazioaren emaitzak zenbakizko kalifikazio batekin adieraziko dira, dezimalik gabe, 0tik 10era bitarteko eskalan.

  14. Negatiboak izanen dira 5etik beherako kalifikazioak eta positiboak gainerakoak.

  15. artikulua. Irakasleak eta irakasle taldea.

  16. Ikasleari eskolak ematen dizkioten irakasleek osatzen dute irakasle taldea. Taldea kide anitzeko organo gisa arituko da ebaluazio prozesu osoan, tutoreak koordinaturik, eta ikasleen ebaluazio prozesua garatzeko ardura izanen du.

  17. Irakasgai bakoitzaren ardura duen irakasleak erabakiko du ea ikasleak bete ote dituen ebaluazio irizpideak eta ikaskuntzako estandarrak, baloratuko du horiek zer neurritan lortu dituen, eta zehaztuko du kalifikazioa. Ikasle jakin bati buruzko gainerako erabakiak haren irakasleek hartuko dituzte adostasunez. Adostasuna ezinezkoa denean, erabakiak gehiengo soilaren bidez hartuko dira. Berdinketarik gertatuz gero, tutorearen kalitatezko botoa izanen da erabakigarria.

  18. Talde bakoitzaz arduratzen diren irakasleak, talde bakoitzaren tutoreak koordinatuta, behar bezainbeste bilduko dira ikasleen ebaluazioa baloratzeko.

  19. Orobat, talde bakoitzaren tutorea izanen da ebaluazio saioak zuzendu eta araudia betetzen dela bermatuko duena, ikasketaburuak koordinatuta. Orientazioaz arduratzen denak, bere eginkizunak betez, tutorea aholkatzen ahalko du saio horiek behar bezala garatzeko, batik bat desgaitasunagatik hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan.

  20. Irakasleek ikasleen ikaskuntza-prozesua, irakaste-prozesuak eta beren irakasle-lana aztertuko dituzte; horretarako, lorpenen adierazleak ezarriko dira programazio didaktikoetan. Honako hauek egon daitezke adierazle horien artean: ikasleek lortutako emaitzak, programazioa zenbateraino bete den, metodologia didaktikoaren egokitzapena, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei eta desgaitasunagatik hezkuntza premia bereziak dituztenei aplikatutako neurriak eta haiekin lortutako emaitza, elkarbizitzaren giroa, irakasleen arteko koordinazioa eta familiekiko harremana.

  21. artikulua. Hasierako ebaluazioa.

  22. Ikastetxeek hasierako ebaluazio bat egin dezakete, jakiteko zein den ikasmaila bakoitzeko ikasleen abiapuntua, eta, kasua bada, egoki diren hezkuntza neurriak hartzeko.

  23. Laugarren mailako orientaziorako aholkuan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako historial akademikoan erregistratutako informazioa datu objektiboa izanen da Batxilergoko lehenbiziko ikasmailako ikasleen hasierako ebaluaziorako.

  24. Ebaluazio saio baten deialdia egin daiteke, irakasleen taldeak hezkuntzako kasuan kasuko neurriak hartzeko, ikasleen aurrerapen egokia bermatuko dutenak, beharrezkoak izanez gero. Hartzen diren erabakiak espediente akademikoan jasoko dira.

  25. Hezkuntzako neurri gisa, aintzat har daiteke Hezkuntza Errefortzuan (HE), zeinak izan ditzakeen sartzeko curriculum egokitzapenak (SCE) baliabide materialak eta sartzeko baliabide arruntez kanpokoak behar dituzten ikasleentzat, bai eta curriculuma aberastekoak ere, adimen gaitasun handiko ikasleentzat, haiek ahalik eta gehien garatzeko.

  26. artikulua. Ebaluazio etengabea eta errekuperazioa.

  27. Ikasleek bere dedikazioa, esfortzua eta eskola-errendimendua aitortua izateko eta ebaluatua izateko duten eskubidea bermatzeko, irakasleek adieraziko dute, ikasmaila bakoitzaren hasieran, zein diren irakasgai bakoitzean ebaluatzen diren helburuak, curriculumaren eskumenak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta ikaskuntzako estandarrak, dela aurtengo ikasmailan, dela gainditu gabeko irakasgaiei dagozkienetan, baita zein diren kalifikazio irizpideak eta errekuperazio sistemak ere. Horretaz gain, tutoreak argibideak emanen ditu mailaz igotzeko irizpideei buruz.

  28. Informazio hori gurasoei edo legezko arduradunei ere adieraziko zaie, ikasturtearen hasierako taldeko bileran edo ikastetxeak erabakitzen dituen bideak erabiliz. Gainera, tutoreek behar den komunikazioa ezarriko dute gurasoekin edo legezko ordezkariekin, segimendu jarraitua bermatzeko ikasle bakoitzarentzat. Informazio hori modu eskuragarri eta ulergarrian aurkeztuko da, eta kasu bakoitzean behar diren irisgarritasun unibertsaleko neurriak bermatuko dira.

  29. Etapa osoan ikasleen ikaskuntza prozesuaren jarraipena errazteko, ikasturte osoan, modu jarraituan, irakasleek informazioa jasoko dute behaketa sistematikoaren bidez, lanak baloratuz eta proba berariazkoak eginez.

  30. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR