5/2019 FORU LEGEA, otsailaren 7koa, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN FAMILIA GURASOBAKARRAK EGIAZTATZEARI BURUZKOA.

ATARIKOA

Familia gizartearen funtsezko erakundeetako bat da, eta biztanleriaren gehiengoa hazi, hezi eta garatzen den eremua da. Familiek, beren tipologia guztietan, eta haien aldeko politika publikoek, garapen pertsonala eta gizarte kohesioa sortzen dute.

Espainiako Konstituzioaren 39. artikuluak xedatzen du botere publikoek familiaren babes sozial, juridiko eta ekonomikoa ziurtatzearen betebeharra dutela, bai eta seme-alabei babes integrala ematearena ere. “Familia” kontzeptua azken urteetan dibertsifikatzen joan da, Konstituzioaren testuak aipatzen duen babesa aitortuta eta bermatuta eduki behar duten eredu desberdinak jasoz. Familia-mota ezberdinen artean, familia gurasobakarrak aurkitzen ditugu, zeinak nabarmen ugaritu baitira azken urteetan, bai Nafarroako Foru Komunitatean, bai herrialde osoan ere. Familia-mota hau, gehienetan, ahuldade-egoeran edo gizarte bazterketarako arriskuan aurkitzen da. Egoera horrek eragin berezia du emakumeengan eta adingabeengan, bai eta haien zaintzapean dauden mendeko pertsonengan ere, eta larriago bilakatzen da foru administrazio publikoak eta administrazio nazionalak haren izaera berariazkoa ez aitortzeagatik.

Nafarroako Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legearen bitartez familia ugariek izan duten aitorpenetik heldu diren ondorio positiboek foru lege honetarako inspirazio-iturri behar dute izan.

Foruaren Hobekuntzak 44. artikuluan aitortzen duen bezala, Nafarroako Foru Komunitateak berdintasunerako politiken eta haur, gazte eta hirugarren adinekoen aldeko politiken arloko eskumena dauka. Familiak babesteko estrategia eta politika publiko desberdinak bermatzeko eta haien eraginkortasuna hobetzeko, ezinbestekoa da familia gurasobakarrak haien dibertsitate osoan definitzea eta haien aitorpenerako bide egokiak ezartzea.

Familia gurasobakarrek presentzia irabazi dute azken urte hauetan, eta gehien hazi diren familia-motetako bat izatera ere iritsi dira.

Bizikidetasuna dela-eta gero eta dibertsitate handiagoa dago. Biztanleen Bizitza Baldintzen Inkestaren arabera, etxerik ohikoena bikoteak eta seme-alabek osatzen dutena da. Baina gehien ugaldu diren etxe-motak guraso bakarrekoak eta pertsona bakarrekoak dira.

INE 2017ko datuen arabera, honako hau da Nafarroako etxeen egitura: Bikotea seme-alabekin, % 34,12; pertsona bakarreko etxea, % 26,9; seme-alabarik gabeko bikotea, % 21,1; etxe gurasobakarra, % 9,08; elkarren artean familia ez diren pertsonen familia-gunea, % 3,7; bi familia-gune baino gehiago, % 1,4.

Familiaren, haurren eta nerabeen egoerari eta Nafarroako Foru Komunitateko haurren babeserako sistemari buruzko diagnostiko sozialaren arabera –zeina oinarri gisa hartu baita Nafarroako Gobernuaren Haurren eta Familien Babeserako II. Plana egiteko–, 8.632 dira beren kargura 18 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten familia gurasobakarrak; hots, 18 urte baino gutxiagokoak dituzten etxeen % 12 dira. Familia horiek bazterketa sozialeko arriskurik handieneko taldeetako bat bihurtu dira, dela enplegua lortzearekin zerikusia duten arazoengatik (soldaten arrakalarekin hertsiki lotutakoak), dela lanaren eta familiaren bateragarritasunari dagozkionengatik, dela kolektibo horren beharrizanei erantzuteko zerbitzu publiko ezinbestekoen eskuratzea bermatzen duen politikarik ezagatik. Foru lege honek sustatzen duen aitorpenak aurrerapausoak emateko aukera emanen du adingabeen, mendekotasuna dutenen eta emakumeen babes sozialean.

Foru lege honek beste autonomia erkidego batzuetan jadanik egin diren aurrerapenak jasotzen ditu; bereziki, Valentziako Erkidegoan Consellaren azaroaren 22ko 179/2013 Dekretuaren bidez gauzatutakoa –dekretu horrek, izan ere, familia gurasobakarraren izaeraren aitorpena arautzen du Valentziako Erkidegorako– eta Kataluniako Erkidegoko Familiei Laguntzeko uztailaren 4ko 18/2003 Legean jasotakoa. Egiazki eraginkorra izateko, familia gurasobakarren aitorpenak erantzun egin behar die haiek direla-eta aipagai ditugun kasu desberdinei; izan ere, gutxienez ere bi mota desberdin aurkitzen ditugu: familia-osaera zehatz bati erantzuten diotenak eta, egoera zehatz baten arabera, bazterketa-egoeran edo bazterketa pairatzeko arriskuan egon daitezkeenak, familia gurasobakarrek bizi ahal dituztenen antzekoak.

Horretarako, foru lege honek bi familia-mota bereizten ditu. Lehenbizi, guraso bakarra duten familia gurasobakarrak, egoera horren arrazoiak zein diren ere (familia horren jatorrian hartutako erabaki bat, heriotza, desagerpena, guraso-ahalaren galera eta abar). Eta bigarrenik, “guraso bakarreko egoera”n dauden familiak, seme-alabek eta bi gurasoek osatuak, baina une jakin batzuetan familia gurasobakarrek dauzkatenen antzeko ahuldade-baldintzetan egon daitezkeenak. Foru lege honek kasu horiek zein diren zehazten du.

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Foru legearen xedea.

    2. Foru lege honen helburua da zehaztea zer baldintza bete beharko diren familia gurasobakarraren izaera edo gurasobakartasun-egoerako familiaren izaera aitortzeko.

    3. Dokumentazioa familia osatzen duen pertsona bakoitzarentzat jaulkiko da, eta Nafarroako Foru Komunitate osoan izanen du balioa.

    4. Foru lege honek ezarritako laguntzak erregelamenduz finkatuko den per kapita errentaren arabera arautuko dira.

    5. artikulua. Aplikazio-eremua.

      Foru lege honetako xedapenak aplikatuko zaizkie honako baldintza hau betetzen duten familia guztiei: beren kideek eskabide-aurkezpenaren egunera arteko aldia Nafarroako Foru Komunitateko egiazko egoiliar gisa igaro izana, etenik gabeko urtebetez, gutxienez ere.

    6. artikulua. Familia gurasobakarraren eta gurasobakartasun-egoerako familiaren kontzeptuak.

    7. “Familia gurasobakar”tzat jotzen da honako kasu hauetakoren batekoa:

      1. Pertsona batek eta haren seme-alabek osatua, Erregistro Zibilean pertsona hori guraso bakartzat inskribatuta duela.

      2. Alarguntasun-egoeran edo horren baliokidetzat jotako batean dagoen pertsona batek eta berak pertsona zendu edo desagertuarekin izandako seme-alabek osatzen dutena.

      3. Pertsona batek eta horren seme-alabek osatuta dagoena, baldin eta guraso-ahala modu esklusiboan badu.

      4. Pertsona batek eta urtebeterako edo gehiagorako harreran hartuta dituen adingabeek eta lehenago harrera iraunkorrean egon diren adindunek osatzen dutena.

    8. “Gurasobakartasun-egoerako familia”tzat jotzen da honako kasu hauetakoren batekoa:

      1. Seme-alaben zaintza eta jagoletza esklusiboki gurasoetako batek duenekoa, baldin eta familia-unitatearen dirusarrerek ez badute 1,7 aldiz gainditzen Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasunaren (ERREGEROSNA) adierazlea.

      2. Familia bat non bere kargura seme-alabak dituen pertsonak beste gurasoarengandik genero-indarkeria pairatu duen, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

      3. Elkarrekin bizi diren gurasoetako bat urtebetez edo gehiagoz espetxeratuta daukana, baldin eta familia-unitatearen dirusarrerek ez badute 1,7 aldiz gainditzen Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasunaren (ERREGEROSNA) adierazlea.

      4. Elkarrekin bizi diren gurasoetako bati Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak mendekotasun handia, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortu dionekoa, baldin eta familia-unitatearen dirusarrerek ez badute 1,7 aldiz gainditzen Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasunaren (ERREGEROSNA) adierazlea. Kasu horretan, gurasobakartasun-egoerako familia-unitatea osatuko dute mendekotasun handiko edo baliaezintasun handiko egoeran ez dagoen pertsonak eta haren seme-alabek.

    9. Alargun batek edo horren egoeraren baliokidetzat jotako batean dagoen pertsona batek inongo kasutan ere ezin izanen du lortu “familia gurasobakar” tituluaren onuradunaren izaera, baldin eta epai irmoz zigortua izan bada giza hilketako dolozko delitu batengatik, hilketa horren biktima izan denean pertsona hura (bikotea edo bikote ohia) zeinarekin ondorengoak partekatzen baitzituen, edo pertsona hura zeinarekin antzeko afektibitate-harreman baten bidez lotuta baitzegoen.

    10. artikulua. Familia gurasobakarraren edo gurasobakartasun-egoerako familiaren egiaztagiria lortzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR