5/2017 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 22an emandako 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Halaber, abuztuaren 12ko 56/2015 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, alde batera utzi gabe gero garatu ahal izatea.

Abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Foru dekretu hori 2015eko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31n.

Kontuan harturik ordutik igarotako denbora eta Hezkuntza Departamentuko unitate batzuen egitura esleituriko eginkizunetara egokitu beharra, beharrezkoa da Hezkuntza Departamentuaren egitura organiko berria onestea.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko urtarrilaren 11n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Hezkuntza Departamentuari dagokio unibertsitateko zein unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren gaineko arloetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari esleitutako eskumenak erabiltzea, bai eta indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Hezkuntzako kontseilaria.

    3. Hezkuntzako kontseilariari dagokio, Departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritako eskudantziak erabiltzea, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barnean.

    4. Bereziki, eskudantzia hauek erabiltzea dagokio:

      Langileriari buruzko politika eta langileriaren arloko eskudantziak zehaztea, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, izan ere, foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoek langileen arloan dituzten eskudantziak mugatu baitira.

      Lankidetza hitzarmenak eta elkarlanerako hitzarmenak eta akordioak sinatzea Estatuarekin, autonomia erkidegoekin eta beste administrazio publiko batzuekin.

      Bere eskumenen esparruan beste administrazio batzuekin batera jarduteko planak onestea.

    5. Departamentuaren titularra den aldetik, Hezkuntzako kontseilariaren zeregina da, orobat, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      –Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia.

      –Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Iruñeko Patronatua.

      –Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Tuterako Patronatua.

      –Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua.

    6. Hezkuntza Departamentuan Kontseilariaren Kabinetea dago, hari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta kontseilariaren menpean dago zuzenean.

    7. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren antolamendu orokorra.

    8. Hezkuntza Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

      1. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

      2. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

      3. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    9. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horiez gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Hezkuntzako kontseilariak agintzen dien beste edozein.

    10. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu Hezkuntzako kontseilariaren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak (ekonomia eta aurrekontu arlokoak barne), indarreko xedapenek esleitzen dizkiotenak eta Hezkuntzako kontseilariak agintzen dizkionak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    11. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goreneko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    12. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalek, departamentuko goreneko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien mendeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.

  2. KAPITULUA

    Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparrua eta egitura

    2. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, hizkuntzetako, arteko, kirol arloko eta Helduen Hezkuntzako ikasketen arloan, eta, zehazki, honako hauek:

      –Ikasketa horiek planifikatu, programatu eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

      –Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren arloko jarduketak prestatu eta gauzatzea eta haien jarraipena egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

      –Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

      –Legeak eta erregelamenduak egiteko ekimenak aztertu eta Hezkuntzako kontseilariari proposatzea, aipatu diren ikasketa guztien arloan Foru Komunitateak dituen eskumenen esparruan.

      –Irakaskuntzak curriculum bidez garatzea, curriculum materialak eta irakasleei beren eginkizunak betetzen laguntzeko beste dokumentu batzuk prestatu eta banatzea, eta arlo horretako berrikuntzak eta saiakuntzak diseinatu eta garatzea.

      –Berdintasun prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

      –Kalitate prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

      –Bai hezkuntza sistemaren bai Administrazioaren esku-hartzearen kalitate mailak hobetzea.

      –Hezkuntza maila batzuen eta besteen kalitatea sustatu eta ebaluatzea, sistemen, kalitate prozesuen eta kalitatea ziurtatu, ebaluatu eta kontrolatzeko metodoen definizioa eta ezarpena bultzatuz.

      –Haur Hezkuntzako lehen zikloaren eta landa eskolen gainekoak.

      –Irakasleen prestakuntzarako programak eta proposamenak prestatzea eta gauzatzea.

      –Bertako hizkuntzak, gaztelania eta euskara, eta atzerrikoak irakasteko programazioa, hizkuntzen tratamendu integratu baten esparruan, zuzendaritza nagusi honen kudeaketa esparruan.

      –Desberdintasunak konpentsatzeko eta sektore ahulenei arreta emateko programak prestatu eta garatzea, eta xede horretarako baliabideak planifikatzea.

      –Eskola eta lanbide orientazioa programatzea.

      –Helduen Hezkuntza programatu eta kudeatzea.

      –Lanbide Heziketarekin zerikusia duten eginkizunak.

      –Departamentuari esleitu zaion hezkuntza arloko ikuskatzailetza.

      –Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

    3. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

      1. Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua.

      2. Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua.

      3. Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzua.

      4. Lanbide Heziketaren Zerbitzua.

      5. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

    4. ATALA

      Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua

    5. artikulua. Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

      Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak, bere kudeaketa-esparruko gaiei dagokienez, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

      –Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

      –Ikasketen eta antolaketaren gaineko araudia prestatu eta proposatzea.

      –Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

      –Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

      –Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

      –Eskola irakaskuntzetako maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak prestatu eta eguneratzea.

      –Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

      –Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei buruzko araudia prestatu eta Hezkuntza Departamentuari proposatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin batera; horretaz gainera, orientazio departamentuen orientazio lanari buruzko araudia.

      –Nafarroako Hezkuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR