5/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen 2015eko ekaineko autolikidazioa (230 eredua) aurkezteko epea luzatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 25ean emandako 188/2015 Foru Aginduaren bidez, 230 eredua aurkezteko modua aldatu da, besteak beste. Eredu hori martxoaren 25eko 105/2013 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Hori horrela, ekainaren 25eko 188/2015 Foru Aginduak indarra hartu ondoren, 230 eredua telematika bidez baizik ezin da aurkeztu, Internet bidez.

Eredu horren garapen informatikoan gertatutako arazoak direla eta, ezinezkoa da eredua abuztuaren 5a baino lehen jartzea zergadunen eskura, 2015eko ekaineko autolikidazioa aurkezteko betebeharra konplitu dezaten.

764 ereduko ordainketa-gutuna, berriz, zergadunen eskura dago jada, eta, horri esker, 2015eko ekainean sorrarazitako kargaren autolikidazioaren sarrera behar bezala egin dezakete aurreikusita zegoen epean.

Horregatik, egoki da autolikidazioa aurkezteko epea baizik ez luzatzea, eta diru-sarrera egiteko epea bere horretan uztea, hau da, 2015eko uztailaren 1etik hasita abuztuaren 5era arte.

Horrenbestez, honako hauetan jasotako eskudantzia erabiliz: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen 6. artikulua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 90.5 artikulua (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia), Ez-egoiliarren gaineko Errentaren Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 31.5 artikulua (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR