49/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua aldatzen duena Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokion atalean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

65. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 49/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua aldatzen duena Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokion atalean. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste organo batzuen titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, titularrak kanpoan daudenean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean, karguak hutsik daudenean edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan.

Eskudantzia horretaz baliatuz, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 18ko 196/2019 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren, besteak beste, Barne Zuzendaritza Nagusiaren titularraren ordezkoak.

COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortutako egoera ezohikoak eta, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma egoera deklaratu izanak krisiari erantzuteko lehen lerroan jarri dituzte Barne Zuzendaritza Nagusiaren menpeko larrialdi eta segurtasun zerbitzuak; hori dela eta, justifikaturik dago aldatzea foru agindu horretan ezarritako ordezkapen ordena.

Agindu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan. Kontuan harturik zein den aldaketa eragin duen egoera, foru agindu honen edukiak sinatzen den unetik aurrera izanen ditu ondorioak, horrek ukatu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR