48/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita eusteko neurriak malgutzea eta zenbait jarduera presentzial berriz hastea unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren esparruan 2019-2020 ikasturteari dagokionez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

116. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 48/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita eusteko neurriak malgutzea eta zenbait jarduera presentzial berriz hastea unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren esparruan 2019-2020 ikasturteari dagokionez. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma egoera deklaratu da COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluan, “Neurriak malgutzea unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren esparruan” izenekoan, honakoa ezartzen da:

“Luzapen honek indarra duen bitartean, eta, 3.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, lurralde eremu bat II. fasera edo hurrengora igarotzea erabakitzen bada, hezkuntza administrazioek xedatzen ahalko dute euste neurriak malgutzea eta jarduera presentzialei ekitea unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren esparruan, eta administrazio horien eskumena izanen da neurri horiek gauzatzea.

Denbora horretan, hezkuntza arloko jardueretarako urruneko eta online modalitateak ere mantentzen ahalko dira, posible denean, nahiz eta ikastetxean ez izan hori irakaskuntzarako berariazko modalitate gisa ezarrita dagoena.”

Aurreikuspen hori bera jasotzen da Normaltasun berrirako trantsizio plana aplikatuz COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketa hobetzeko agindu batzuk aldatzen dituen maiatzaren 23ko SDN/440/2020 Aginduaren bosgarren artikuluko seigarren apartatuan.

Maiatzaren 23ko SND/442/2020 Aginduaren bidez (2020ko maiatzaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Nafarroa 2. fasera igarotzea baimendu ondoren, bidezkoa da xedatzea eusteko neurriak malgutzea eta zenbait jarduera presentzial berriz hastea Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren esparruan 2019-2020 ikasturteari dagokionez.

  1. fasean, irakaskuntzaren arloko neurriak hauek dira: irakaskuntza presentzialari ekitea Batxilergoan, proba presentzialak egitea hizkuntza-eskola ofizialetako ziurtagiri ofizialak eskuratzeko, ziurtagiriak eskuratzeko probak egitea helduen ikastetxeetan eta Zubiarte Euskaltegian, eta zenbait irakaskuntzatarako sarrera-probak egitea. Batxilergoko bigarren mailako ikasleei dagokienez, ikasketen ikuspuntutik, goi mailako zikloetara igarotzeko eta unibertsitatera sartzeko proba prestatzeko aukera ematen duen etapa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR