48/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legeari buruzko eskaerak eta agiriak aurkezteko modua arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea onetsi da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoaren babesean, toki entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin. Haren helburu nagusia da nahitaezkoak diren udal zerbitzuen estaldura Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan hedatzen direla bermatzea.

18/2016 Foru Lege horrek 2017ko urtarrilaren 1ean hartu zuen indarra, eta haren barrenean arautua dago toki entitateek eskaerak eta eskabideak aurkezteko modua, bai aurreikusten diren jarduketak planean sartzeko prozeduraren faseetan, bai ordaintzeko faseetan. Hortaz, bidezkoa da, orain, dokumentazio hori aurkezteko modua normalizatzea.

Zehazki, foru legearen IV. eranskinean, zehatz-mehatz adierazten da prozedura bakoitzeko fase bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa. Toki Programazioaren atalean sartzeko faseko eskaerei dagokienez, beharrezkoa da “Behar bezala betetako eskabide-orria” betetzea, aurrerago adieraziko den fitxa erabiliz, zeina, foru agindu honen arabera, eskaerak aurkezteko nahitaezko bidea baita.

2016ko urriaren 2an indarrean sartu da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedurari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea. Horrenbestez, foru agindu hau arau hartan jasotako aurreikuspenetara egokitu behar da, administrazioarekiko harremanetan teknologia berriak ezarriko direla bermatzeko eta gardentasun-betebeharrak betetzea errazteko, hain zuzen, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren kudeaketari buruzko informazio eguneratua arin eta bizkor emateko Nafarroako toki entitateei.

Hori horrela, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen azken xedapenetan lehenak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean araututako 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko eskaerak eta agiriak telematika bidez aurkeztu behar dira, honela:

    1. Inbertsio Programak. Dokumentazioa honela aurkezten ahalko da:

      –Edo Nafarroako Gobernuaren Atariaren barreneko katalogoan “2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana (Inbertsio Programak eta Toki Programazioa)” izeneko zerbitzuen fitxa betez.

      –Edo Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

    2. Toki Programazioa:

      B.1) Toki Programazioa izeneko atalean sartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuaren Atariaren barreneko katalogoan dagoen zerbitzuen fitxa hau betez aurkeztuko dira: “2017-2019...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR