477/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Zenbait estatubatuarren finantza kontuei buruzko urteko aitorpen informatiboa” izeneko 290 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2013ko maiatzaren 14an, Madrilen gauzatu zen Espainiako Erresumaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Akordioa (aurrerantzean Akordioa), nazioarteko zerga betebeharra hobetzeko eta atzerriko kontuen zerga betebeharrari buruzko Estatu Batuetako legea betetzeko.

Akordio horrek, nazioarteko iruzur fiskalaren aurkako borrokan aurrera egitea baitu xede, informazioa trukatzeko sistema automatiko bat ezartzen du bi estatuen arteko laguntzaren esparruan, zerga arloko helburuekin; hori guztia, Madrilen, 1990eko otsailaren 22an Espainiako Erresumaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean gauzatutako Hitzarmenaren 27. artikuluko aurreikuspenarekin bat, ez dadin ezarpen bikoitzik izan, ezta errentaren gaineko zergei buruzko ihes fiskalik ere.

Akordioak betebeharra ezartzen die Espainiako finantza erakundeei: alde batetik, estatubatuarrak edo herrialde horretako egoiliarrak diren entitate edo pertsonen titulartasun edo kontroleko kontuak identifikatzekoa; bestetik, finantza kontu horiei buruzko informazioa Espainiako zerga administrazioari urtero ematekoa. Gogoratu behar da Akordioa, bere izaera juridikoagatik, zuzenean lotzailea dela eta nahitaez betebeharrekoa horretara lotzen dituen subjektuentzat; bestetik, Akordioaren osagarri gisa, ekainaren 14ko HAP/1136/2014 Agindua onetsi zen, zeinak zenbait gai arautzen dituen Espainiako Erresumaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko akordioan informatzearen eta arretaren gainean ezarritako betebeharrei buruz, hura nazioarteko zerga betebeharra hobetzeko eta atzerriko kontuen zerga betebeharrari buruzko Estatu Batuetako legea betetzeko adostu baitzen; bestetik, zenbait estatubatuarren finantza kontuei buruzko urteko aitorpen informatiboa onesten da, hau da, 290 eredua.

Alabaina, informatzeaz eta arretaz ekainaren 14ko HAP/1136/2014 Aginduan jasotzen diren betebeharrekin loturiko gai horiek zuzenean aplikatzekoak izan arren, kontuan hartu behar da Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2.b) artikuluak ezartzen duela legez eskatzen den zerga arloko informazioa emateko betebeharrak gauzatzea xede duten aitorpenak, zein bere araudiaren arabera, Estatuko Administrazioan edo Foru Komunitatekoan aurkeztu beharko direla; bestetik, zehazten du enpresaburu edo profesional gisako jarduerak egiten dituzten tributudunak direnean, jarduera horiek ikuskatzeko eskumena duen administrazioan beteko direla.

Beraz, bidezko da “Zenbait estatubatuarren finantza kontuei buruzko urteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR