470/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 25eko 1/2009 Legeak honako hauek aldatu zituen: Erregistro Zibilari buruzko 1957ko ekainaren 8ko Legea, ezgaitasunen, tutoretza-karguen eta ondare babestuen administratzaileen arloan; azaroaren 18ko 41/2003 Legea, desgaitasuna duten pertsonen ondarearen babesari eta Kode Zibilaren aldaketari buruzkoa; Prozedura Zibilari buruzko Legea; eta helburu horretarako zerga arloko araudia. Bada, 1/2009 Legeak tarte bat erantsi zion aipatutako 41/2003 Legearen 5. artikuluaren 2. idatz-zatiari, ondasun babestua administratzeari dagokionez. Zehazki, erantsitako aginduak ezartzen du ez direla erabilera egintzatzat hartuko ondare babestuetako dirua gastatzea eta ondasun suntsikorrak kontsumitzea, betiere onuradunaren bizi-beharrei erantzuteko egiten direnean, erakundeak berezko dituen helburuekin bat.

Bestalde, zergen arloan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren hamalaugarren xedapen gehigarriko 3. zenbakiak (Testu Bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) ondare babestu bati egindako ekarpenen ondoriozko onura fiskalen erregularizaziorako zergatien artean sartzen du, ekarpena egiten den zergaldian edo ondoko lauetan, hartan dauden ondasunak eta eskubideak erabiltzea.

Hala ere, Tributuen Zuzendaritza Nagusiak argitu du esparru zibilaren eta tributuen esparruen artean itxuraz dagoen desadostasun hau, izan ere, tributu arloko kontsulta lotesleei erantzunez adierazi du ezen, zenbait kasutan eta salbuespenez, ondare babestuko dirua eta ondasun suntsikorrak gastatzea, onuradunaren bizi-beharrak asetzeko baldin bada, ez dela ulertu behar ondasunen edo eskubideen erabiltze bezala, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren hamalaugarren xedapen gehigarriko 3. zenbakiaren ondorioetarako.

Horregatik, beharrezkoa da Zerga Administrazioak 182 ereduko (jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenerako eredua) informazioa jasotzeko duen modua aldatzea, behar bezala identifika daitezen kasu horiek non desgaitasuna duen pertsonaren ondare babestuko dirua eta bestelako ondasun suntsikorrak gastatu diren, ekarpena egin den zergaldian edo ondoko lauetan, eta ez den sortu behar Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen hamalaugarren xedapen gehigarriko 3. zenbakian aipatutako ondorio fiskalik. Horregatik, gako berariazko bat sartuko da, 182 ereduan halako egoerak azaltzeko, Pertsona...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR