47/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariaren ekainaren 16ko 26E/2017 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu haren bidez ezartzen da sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaien dirulaguntzaren araubidea, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruan oinarrituta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren ekainaren 16ko 26E/2017 Foru Aginduaren bidez ezartzen da sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaien dirulaguntzaren araubidea, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruan oinarrituta.

Nafarroako langileen laneko osasunaren eta lan baldintzen gainean geroz eta ardura handiagoa dago, eta hala gauzatu da Nafarroako Lan Osasunaren 2017-2020 Ekintza Planean. Horrekin lotuta, Nafarroako zein estatuko gainerako enpresetako laneko ezbeharretan izan den gorakadak gomendatzen du bereziki aitortzea gizarte eragileen papera eta erakunde sindikal nagusien ekintzarako gaitasuna enpresetara iristeko orduan, eta laneko arriskuak identifikatzeko zein langileei berariazko aholkularitza emateko orduan.

Laneko arriskuen prebentzioan eragile ugarik dute zer egina. Batetik, enpresaburua dago, bere zerbitzuko langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko obligazioa duena lanari dagozkion alderdi guztietan, eta, hortaz, laneko arriskuen ebaluazio zuzena egin beharra duena. Bestetik, langileak eta haien ordezkariak daude, eskubidea dutenak nork bere lanean dituen arriskuei buruzko informazioa jasotzeko, baita segurtasun-arauak betetzeko behar den materiala eman dakien ere. Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 5.1.b) artikuluak honela dio: “Prebentzio-politika gauzatzeko, enpresaburuek eta langileek parte hartuko dute, ordezkaritza handieneko enpresaburuen eta sindikatuen erakundeen bidez”.

Arau bereko 14. artikuluak, berriz, honako hau ezartzen du: “Langileek eskubidea dute laneko segurtasun eta osasun-arloan benetako babesa izateko” eta “enpresaburuak bere zerbitzupean dauden langileen segurtasuna eta osasuna babestu beharko ditu, lanarekin zerikusia duten alde guztietan”. Prebentzio politikak Nafarroan gauzatzerakoan, egokitzat jo da sindikatu nagusiek laneko ezbehar-tasaren kontra borrokatzeko dauzkaten bitartekoak indartzea, erakunde horiek Nafarroako enpresa gehienetara iristeko gaitasuna dutelako beren ekintza sindikalaren bitartez eta, hartara, ordezkaritza handieneko sindikatuek derrigorrez erabili beharra dute beren ordezkagarritasunagatik ematen zaien dirulaguntzaren portzentaje bat laneko arriskuen prebentzioaren alorreko ekintza berariazkoak gauzatzeko.

Horregatik egokitzat jotzen da foru agindu bat onestea haren bitartez aldatzeko 26E/2017 Foru Agindua, ekainaren 16koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR