47/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 17koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuaren 3. eranskinean ezarritako baremoak egokitu eta diru-ordainen modulu eta oinarriak berrikusten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateari aplikatzekoa den Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretua krisi ekonomikoak jotako egoeran onetsi zen, eta une hartan, Nafarroako Gobernuaren helburu nagusia gastu publikoari eutsiz aurrekontuaren egonkortasuna lortzea besterik ez zen.

Horregatik, 17/2012 Foru Dekretuak prozeduren eta antolamenduen gaineko erreforma batzuk jarri zituen abian, baina batez ere 2007ko Erregelamenduaren aspektu ekonomiko batzuei eragiten die, honakoak berrikusiz: batetik, prozesu judizialen tarifak jaitsiz, hots, ofiziozko txandako profesionalei dagozkien kalte-ordainak kalkulatzeko oinarri direnak; eta, bestetik, gastua jaitsiz, bai Profesionalen Elkargoek doako justiziaren kudeaketan egindako lanarekin loturiko gastua, bai guardiekin eta atxilotuari emandako laguntzarekin loturikoa.

Krisi ekonomikoak, nola ez, Nafarroako Foru Komunitatea ere jo zuen, baina agerikoa da ezen, erabat gainditu ez bada ere, egoera ekonomikoak hobera egin duela azkeneko ekitaldietan. Horregatik, Nafarroako Gobernuak, 2016tik 2019ra bitarteko legegintzaldirako egindako programa-akordioan, honela definitu zuen justiziaren arloko helburuetako bat: “ofiziozko txandako ordainsari duinaren aldeko apustua”.

Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuak honako hau ezartzen du lehen azken xedapenaren 1. apartatuan: “Foru dekretu honen bidez onetsitako Erregelamenduaren 3. eranskinean ageri diren diru-ordaineko moduluak eta oinarriak, bai eta 7. eta 31. artikuluetan aipatzen diren zenbatekoak ere, justiziaren arloko eskumena duen kontseilariak emaniko foru agindu bidez berrikusi ahalko dira”. Xedapen beraren 2. apartatuak hauxe eransten du: “Xedapen honetan aipatzen diren diru-ordaineko moduluen eta oinarrien berrikuspenerako beharrezkoa izanen da, betiere, ukitutako profesionalen elkargoei aldez aurretik entzutea”.

Foru dekretu beraren bigarren azken xedapenak hau dakar: “Ahalmena ematen zaio justiziaren arloko eskumena duen kontseilariari foru dekretu honen bidez onetsitako Erregelamenduaren 3. eranskinean ezartzen den baremoa prozesuei buruzko legerian zehazten diren prozeduretara egokitzeko, eranskin horretan aipatzen ez direnetara (...)”.

Proposamen-txostenak, txosten juridikoak eta alegazio-txostenak osatutako espedientea ikusita, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR