468/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Hartan, 296 eredua onetsi zen, alegia, “Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumenaren arloko fiskalitate neurriak eta tributu eta finantza arloetako beste neurri batzuk ezartzen dituen urriaren 29ko 16/2013 Legeak aldaketa garrantzitsu bat egin dio Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeari. Esparru horren barnean, abenduaren 5eko 960/2013 Errege Dekretuak aldatu du, besteak beste, uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren xedapen gehigarri bakarra. Aldaketa horren helburua da Espainiako inbertsio kolektiboaren sektoreak atzerrian duen lehiakortasuna bultzatzea, eta aurreikusitako informazio betebeharrak soildu ditu, Espainiako inbertsio kolektiboko erakundeak atzerrian merkaturatzeari dagokionez.

Zehazki, aipatutako arauak salbuespena ezarri du merkaturatzaile horientzat zeinek egoitza duten Espainiarekin hitzarmena sinatu duen herrialde batean, zergapetze bikoitzik ez izateko, baldin hitzarmen horrek informazioa trukatzeko klausularik badu; hain zuzen ere, salbuetsi ditu Espainiako zerga Administrazioan urtero aurkeztu beharreko bana-banako zerrendetan sartu behar izatetik entitate merkaturatzailearen egoitza den herrialde bereko egoiliarrak, baldin zenbait beharkizun betetzen badira. Horretaz landa, Espainiako inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioak eta partaidetzak atzerrian merkaturatzeko beharkizun praktikoak soiltzeko, komenigarritzat jotzen da ez dadila nahitaezkoa izan Espainiako zerga Administrazioak emandako identifikazio fiskaleko zenbaki bat izatea entitate merkaturatzaile ez-egoiliar horientzat zeinak, lehen aipatutako salbuespenekin bat, beharturik ez dauden aurkeztera Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren xedapen gehigarri bakarreko zerrenda bana-banakoak, Espainiako zerga Administrazioari eman beharreko informaziorik ez izateagatik.

Hala, Espainiako zerga Administrazioari informazioa emateko betebeharrak egokitu egin dira entitate merkaturatzaile horientzat zeinek egoitza atzerrian duten eta maiatzaren 24ko EHA/1674/2006 Aginduaren arabera arautzen diren. Agindu haren bidez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren arloan, finkagune iraunkorrik gabe lortutako errentetan, prozedura berezi bat ezartzen da akziodun edo partaide ez-egoiliar batzuen egoitza frogatzeko, Espainiako inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak mugaz gaindi merkaturatzeko kontratuen kasuetan, egoitza atzerrian duten entitate bitartekariekin sinatutako kontu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR