464/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2019an aplikatuko zaizkien moduluak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 1. apartatuak, abenduaren 24ko 27/2014 Foru Legeak eta abenduaren 21eko 22/2016 Foru Legeak emandako azken idazketaren ondoren, ezartzen du etxebizitzaren arloan eskumena duen kontseilariari dagokiola babestutako etxebizitzak eta haien eranskinak saltzeko ateratzeko gehieneko prezioa finkatzea, foru lege horretan aurreikusitakoarekin bat. Horretarako, adierazten du, halaber, 10. artikuluan bertan jasotzen den formulako aldagaien balioak kasuan kasuko foru aginduan justifikatu behar direla.

Zehazki, horri dagokionez, 1.d) apartatuak hau xedatzen du: “Moduluak urtero eguneratuko dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko, babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) salmentarako gehieneko balioa kalkulatuz formula honen bidez:

VMu = ((1.27 + H/100) × PEMu) / (0.755-(F + Co + B)/100), hau da:

VMu = salmentarako gehieneko balioa, babes ofizialeko etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

H = Proiektuaren eta obra zuzendaritzaren ordainsari teknikoen kostua, exekuzio materialaren aurrekontuaren ehunekotan adierazia. Kostu horren balio normala % 7koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kentzen ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

PEMu = Exekuzio materialaren aurrekontua, eurotan, metro koadro erabilgarri bakoitzeko. Hori kalkulatzeko, sustapen baten guztizko azalera erabilgarritzat joko da etxebizitzetarako eta garajeetarako den guztizko azalera erabilgarria gehi trasteleku eta lokaletarakoen %40.

F = Sustatzailearen finantza kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren (VM) gaineko ehunekotan adieraziak. Kostu horren balio normala %4koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kentzen ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

Co = Merkaturatzearen kostuak, gehieneko salmenta-prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak (VM). Kostu horren balio normala %2koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kentzen ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

B = Sustatzailearen etekina, gehieneko salmenta-prezioaren gaineko ehunekotan adierazia (VM). Kostu horren balio normala %11koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kentzen ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

Aldagai horiek zehazteko, lehentasunez hartuko dira kontuan babes ofizialeko etxebizitzen sustapen publikoak. Era berean, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuan kalifikazioa jasotzeko aurkezten diren babes ofizialeko etxebizitzen sustapenei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR