46/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 13koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin-behinekoz onesten duena: “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 k.p.an, Uxuen (Nafarroa)”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 46/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 13koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin-behinekoz onesten duena: “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 k.p.an, Uxuen (Nafarroa)”. Proiektu hau aurkeztu da, behin-behinekoz onets dezaten: “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 k.p.an, Uxuen (Nafarroa)”.

Luiziak gertatu izan dira NA-5310 errepideko 5+000 k.p.aren ezkerraldean (Uxueko norabidean) dagoen mazela zatian, trazadura berria eraikitzeko lanak hasi zirenetik. Orain arte egindako jarduketak honako hauek dira: drainatze bat goialdean eta lubeta bat behealdean, mazelaren oinarrian.

Agiri honetan zehaztutako lanen xedea mazela egonkortzea da. Aipatutako lanak honako bi funtsezko jarduketa hauetan bana daitezke:

–Mazelaren egonkortze aktiborako lanak: ainguratutako bi horma eraikitzea, mazelari egokitutako segurtasun-faktore bat gehitze aldera. Ainguratutako hormak 51 eta 53 metro luze dira, hurrenez hurren.

–Mazelaren drainatze aktiborako lanak: azaleko jariatze-urak husteko sistema bat egitea. Sistemaren ardatz nagusia lan hauek egitea da: babes-areka bat goiko pitzaduraren gainetik eta bi areka ainguratutako hormekin batera doazen zabalguneetako ura biltzeko. Ur guztia eremu horretan dagoen zorrotenera bideratzen da. Elementuen eredu sekzioak jarraian zehazten dira.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egitea eta haiek desjabetzeko espedientea berehala hastea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Proiektu hau behin-behinekoz onestea: “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 k.p.an, Uxuen (Nafarroa)”.

2. Hasiera ematea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR