46/2018 FORU DEKRETUA, ekainaren 20koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak proposamena egin du lanpostuak sor daitezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, egiturazko enplegua finkatzeko.

Aldeko txostena egina du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 20ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko lanpostu batzuen sorrera, egiturazko enplegua finkatzeko.

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren plantilla organikoan; zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan. Hona hemen:

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, B mailakoa, 10528 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR