46/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 17koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, hiru foru agindu aldatzen dituena: urriaren 11ko 170/2016 Foru Agindua, Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorraren Arloaren egitura organikoa garatu zuena; urriaren 11ko 173/2016, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunaren Arloaren egitura organikoa garatu zuena; eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 28an emandako 185/2016 Foru Agindua, 2016ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin Nafarroako Foruzaingoaren ordainsariak ezarri zituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuaren bidez, Foruzaingoaren egitura organikoaren berrantolaketa egin zen, haren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko asmoz. Foru dekretu horrekin batera, bost foru agindu onetsi ziren Nafarroako Foruzaingoa osatzen duten arloak banan-banan garatzeko.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 11n emandako 170/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorraren Arloaren egitura organikoa garatu zen.

Bestalde, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak urriaren 11n emandako 173/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunaren Arloaren egitura organikoa garatu zen.

Bestalde, Barneko Zuzendaritza Nagusiak 170/2016 eta 173/2016 foru aginduak aldatzeko premia zegoela ohartarazi zuen.

170/2016 Foru Aginduaren aldaketak, funtsean, bi ondorio ditu: gaur egun Tuteran den Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldea desagerraraztea eta, Tuterako Foruzain Etxean, Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Brigada eta bi Ekintza Talde sortzea, biak brigada berriari atxikiak. Aldaketa guztia plantillaren tamailaren egokitzapenagatik egin da, eta, epe ertainera, handitzea espero delako.

173/2016 Foru Aginduari dagokionez, bi aldaketa planteatu dira.

Lehenbizikoa, Agintariak Babesteko Taldea eta Sostengu eta Kontrazaintza Taldea desagerraraztea, biak ala biak Agintariak Babesteko Brigadari atxikiak (Herritarren Segurtasunaren Arloan). Kide guztiak orain, zuzenean, Brigadara pasatuko dira. Agerikoa da beharrezkoa dela aldaketa, zeren, Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsarien Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuak indarra hartu duenetik, franko aldatu dira talde horiei atxikitako foruzainen lan ordutegia, eta bi taldeen eginkizunek elkar estaltzen dute zenbaitetan. Bestalde, gaur eguneko egoera sozialaren ondorioz, Agintariak Babesteko Brigadako kideen kopurua jaitsiz doa eta joanen da segur aski.

Bigarrena, 173/2016 Foru Agindua aldatzea, Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioari dagokionez. Gaur egun bost Ekintza Talde ditu, eta, horietaz gainera, Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea. Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea desagerraraztea proposatzen da, eta, aldi berean, 6. Ekintza Taldea sortzea. Talde honek hartuko du desagertzen den taldearen plantilla. Ondorioz, Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua arautzen duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuaren 21. artikuluan adierazitako eginkizunez aipatu dibisioko Ekintza Taldeak arduratuko dira.

Agerikoa da aldaketa, zenbait problema sortu baitira Nafarroako Foru Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legea aldatu zuen apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legea aplikatu ondoren. Hori dela-eta, hobekuntzarako neurri berriak diseinatu behar izan dira Nafarroako Foruzaingoan, Altsasuko eta Elizondoko foruzain etxeen baliabide eskasia leuntzeko eta zenbait unitateren plantillak sendotzeko.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean ezarritako ordainsarien sistemak, apirilaren 10eko 15/2015 Foru Dekretuaren bidez egindako aldaketaren ondotik, beharrezkoa egiten du Nafarroako Foruzaingoari 2016ko azaroaren 1etik aurrera aplikatuko zaizkion lanpostu osagarri berriak onestea.

Ondorioz, eta Lanpostuen Azterketa aginduzkoa egin eta gero, ongi identifikatu da, lanpostuaren arabera eta puntukako balorazioa egin ondotik, zein talderi esleituko zaien portzentaje bat, horrela, legez ezarritako gutxienekoari gehituta, lanpostuaren osagarri osoa sor dezan, betiere Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsarien Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuko artikulu eta eranskinetan ageri bezala.

Lehendakaritzako, Funtzio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR