45E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita arte eszenikoetako eta musikaletako profesionalei dirulaguntzak emateko, 2020an birak egin ditzaten (Artem Exporta). DDBN identifikazioa: 514125.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

176. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 45E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita arte eszenikoetako eta musikaletako profesionalei dirulaguntzak emateko, 2020an birak egin ditzaten (Artem Exporta). DDBN identifikazioa: 514125. Kultur Ekintza Zerbitzuak egindako txostenean proposatu du onets daitezela arte eszenikoetako eta musikaletako profesionalei dirulaguntzak emateko deialdi bat, 2020an birak egin ditzaten (Artem Exporta), deialdi horren oinarri arautzaileak, eta 15.000 euroko gastua egiteko baimena, eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak eta baldintzak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Nafarroako Gobernuak baimentzen du deialdi hau ekainaren 10eko Gobernu Erabakiaren bidez, banakako ebaluazioaren araubideko deialdia baita.

Horrenbestez, erabiliz Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdia onestea arte eszenikoetako eta musikaletako profesionalei dirulaguntzak emateko, 2020an birak egin ditzaten (Artem Exporta).

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Honako aurrekontu-kreditu hauek baimentzea:

AURREKONTUKO PARTIDA EKITALDIA ZENBATEKOA
A20002-A2530-4709-334103: Artem Exporta: arte eszenikoen arloko ekitaldiak, jaialdiak eta lehiaketak egiteko laguntzak 2020 15.000,00
4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko uztailaren 3an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

OINARRI ARAUTZAILEAK, ARTE ESZENIKOETAKO ETA MUSIKALETAKO PROFESIONALEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIARENAK, 2020AN BIRAK EGIN DITZATEN (ARTEM EXPORTA)

1.–Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdiak helburu du laguntza batzuk arautzea, banakako ebaluazioaren araubidean, arte eszeniko eta musikaletako profesionalen mugikortasunerako, beren ekoizpenak Nafarroatik kanpo kontrata ditzaten, sostengua emateko Nafarroako artearen sektore profesionalari eta sustatzeko haren proiekzioa Foru Komunitatetik kanpo.

1.2. Deialdia zuzentzen zaie arte eszenikoetako eta musikaletako produkzioen mugikortasun proiektuei, baldin Nafarroako konpainiek eta/edo artistek sortuak badira edo Nafarroako enpresek banatuak (hau da, Foru Komunitatetik kanpoko emanaldien kontratazioa).

Salbuespenez, deialdi honek helburu du COVID-19ak eragindako osasun-krisiak produkzio proiektuen gainean izan dituen ondorioak arintzea.

1.3. Aurkezten ahal diren proiektuak Nafarroako konpainien, ekoizleen eta/edo artisten arte eszeniko, musikal eta plastikoen produkzioak izanen dira.

1.4. Pertsona edo entitate eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.

1.5. Deialdi honen xedeko jarduerak 2019ko azaroaren 19tik 2020ko azaroaren 17ra bitarte eginen dira, biak barne.

2.–Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Pertsona eta entitate hauek hartzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako laguntzak:

  1. Nafarroako Foru Komunitatekoak diren edo gutxienez 2019ko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik dauden pertsona fisikoak.

  2. Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea.

    Entitate horiek helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean izanen dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez 2019ko urtarrilaren 1etik.

    Gainera, jarduera plastikoak, eszenikoak edo musikalak egitea agertu beharko da haien sozietatearen helburuen artean edo estatutuen araberako xede edo helburu sozialen artean.

    2.2. Aurreko apartatuan aipatutako pertsona edo entitateek alta emanik egon behar dute, eskaera aurkezteko unean, oinarri hauen 4.3 puntuan aipatutako ekonomia jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean.

    2.3. Laguntza hauetatik propio baztertzen dira honako hauek:

  3. Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

  4. Nafarroako Gobernuaren 2020ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.

  5. Arte ikasketen ikastetxeak, musikako, dantzako eta beste arte arlo batzuetako eskolak eta/edo akademiak.

  6. Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

    2.4. Nortasun juridikorik ez duten entitate eskatzaileek ordezkari bat edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adina ahalmen dituena.

    Kasu horietan, berariaz adieraziko dira, bai laguntzaren eskabidean, bai laguntza emateko ebazpenean, taldeko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, baita haietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira.

    2.5. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

    Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsona eta entitateei.

    2.6. Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik administrazio ebazpen irmo edo kondena-epai irmo baten bidez zehapena edo zigorra jaso duten eskatzaileak ez dira laguntza hauen onuradun izaten ahal.

    3.–Deialdiaren zenbatekoa.

    3.1. Deialdiaren diru kopurua 15.000 eurokoa izanen da, guztira.

    3.2. Laguntzaren zenbatekoa ez da 3.000 eurotik gorakoa izanen eskatzaile bakoitzeko.

    3.3. Diruz lagundutako proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa.

    Onartutako aurrekontua entitateak aurkeztutako aurrekontua izanen da, deialdi honen 5. oinarrian ezarritakoarekin bat diruz lagungarriak ez diren zenbatekoak kenduta.

    3.5. Aipatutako muga horiek betetzen badira, eta, bidezko denean dagokion deskontua eginez, laguntzaren zenbatekoa eskatzaileek eskatutakoa izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

    3.6. Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, eta eskaerak aurkezten diren hurrenkeran tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuan kreditua dagoen artean.

    3.7. Onuradunen batek uko egiten badio laguntzari, dirulaguntzarik jaso ez duen hurrengo eskatzaileari emanen zaio, horrek deialdian eskatutako gutxienekoa gainditzen badu, betiere.

    3.8. Aurrekontu-baliabideak deialdi honek ezarritako epeetan bukatzen badira, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, itxitzat emanen du eskaerak onartzeko epea, xede horretarako ezarritako funtsak amaitu direlako. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren web-orrian (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/) eta Kultura eta Kirol Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da.

    4.–Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

    4.1. Eskaerak aurkezten ahalko dira oinarri arautzaile hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, 2020ko urriaren 2ra arte.

    4.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da.

    Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

    Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR