45E/2014 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariak emana, txikizkako merkatari ekintzaileentzako 2014ko laguntzen deialdian baimendutako gastua gehitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariaren martxoaren 14ko 30E/2014 Foru Aginduaren bidez, txikizkako merkatari ekintzaileentzako laguntzen 2014ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren eta, guztira, 84.500 euroko gastua baimendu zen deialdi horren ondoriozko konpromisoak betetzeko. Deialdia 2014ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 26ko 44E/2014 Foru Aginduaren bidez, 20.533,65 euroko gehikuntza izan zuen deialdi horretan baimendutako gastuak, diru-laguntzak kapital transferentzia gisa emateko. Foru agindu hori 2014ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an.

“Merkataritza eta eskulangintza antolatu eta sustatzea” izeneko A10003 proiektuko kontu-sail batean kreditu eskuragarria badela, deialdian ebatzi gabe dauden eskaera kopurua eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren txostenean egin eta arrazoitzen den aurreikuspena kontuan harturik, bidezkoa da deialdian baimendutako gastua berriz handitzea, deialdian ezarritako helburuak betetzeko eta aurkeztutako eskabide ahalik eta gehienei erantzuna emateko, horrela txikizkako merkataritza eta sektore horretan enplegua sortzea sustatzen direlakoan.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariaren martxoaren 14ko 30E/2014 Foru Aginduaren bidez txikizkako merkatari ekintzaileei 2014an diru-laguntzak emateko onetsi zen deialdian baimendutako gastua, irailaren 26ko 44E/2014 Foru Aginduaren bidez handitua, aldatu, eta 29.000 euro gehitzea kredituari, diru-laguntzak kapital transferentzia gisa emateko.

  2. Diru-laguntzetarako deialdi horretan baimendutako gastuari 29.000,00 euroko zenbatekoa gehitzea, xehetasun hauekin, diruz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR