459/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 29koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

1975eko ekainaren 26ko Ministro Aginduaren bidez (1975eko irailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren eta haren Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua onetsi zen.

Mahastiei eta Ardoari buruzko uztailaren 10eko 24/2003 Legeak, zein oinarrizko aplikaziokoa baita azken xedapenetan bigarrenaren 2. atalean adierazten diren puntuetarako, 25/1970 Legea indarrik gabe utzi zuen, ardoen jatorrizko deituren kontseilu arauemaileak arautzen zituena; orobat, agintzen zuen erregelamenduak xedapen berrira egokitzeko.

Estatuko oinarrizko araudiaren esparruan, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legearen 20. artikuluak “Nafarroa” Jatorrizko Deitura duten ardoak arautzen zituen, eta, 2. atalean, honako hau zehazten du: kontseilu arauemaileak jatorrizko deitura kudeatzeko ardura izanen du. Halaber, ekoizleak eta merkaturatzaileak ordezkatuko ditu. Zuzenbide publikoko korporazio bat da, jatorrizko deitura kudeatzen duena eta berezko nortasun juridikoa duena. Gainera, autonomia ekonomikoa, gaitasun juridiko osoa eta bere eginkizunetan aritzeko gaitasun osoa du. Orobat, bere eraketari, antolakuntzari eta hauteskunde prozesuari dagokienez, zein eginkizun edo ahalmen publikoen erabilerarako, zuzenbide publikoaren menpe egonen da.

Azkenik, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea garatzen duen abuztuaren 16ko 156/2006 Foru Dekretuko V. tituluaren II. kapitulua Nafarroa Jatorrizko Deitura duten ardoei dagokie.

16/2005 Foru Legearen 20.3 artikuluaren arabera, Kontseilu Arauemailearen xedea da merkatuak, sailkatutako ardoak eta jatorrizko deitura ordezkatu, babestu, bermatu, ikertu eta garatzea. Hain zuzen, haren xede horien izaera dela eta, xede horiek betetzeko, bere ardura da, besteak beste, Jatorrizko Deituraren baldintza-agiria eta ondorengo aldaketak proposatzea, 56/2006 Foru Dekretuaren 23. artikuluko a) atalean jasotzen den bezala.

Orobat, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 15eko 376/2008 Foru Aginduaren bidez (“Nafarroa” Jatorrizko Deituraren eta haren Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua onesten duena), erregelamendu hori egokitu zen 16/2005 Foru Legearen lehen xedapen iragankorreko aurreikuspenetara.

Bestalde, Batzordearen errekerimenduak direla-eta aldaketak egin ziren baldintza-agirian, kalitatearen figura horiei eskatzen zaizkien kontzeptuak eta betekizunak berriz zehazteko, baita horiei heltzen dien esparru berria ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamendua argitaratu ondoan (haren bidez, nekazaritzako produktuen merkatu antolakunde bateratua sortu zen, eta 922/72 (EEE) Erregelamendua, 234/79 (EEE) Erregelamendua, 1037/2001 (EE) Erregelamendua eta 234/2007 (EE) Erregelamendua indarrik gabe gelditu ziren). Aldaketa horiek ekarri dute Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua egokitzea, sailkatutako ardogintzako produktuen berezko aipamenak kentzeko, bere baldintza-agirian agertutakoak izanen baitira soil-soilik.

2014ko urtarrilaren 15ean, “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileak eskatu zion Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua aldatzeko.

Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailearen dokumentazioa aztertu du eta txostena egin dio Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioari. Horrek, bere aldetik, ekarpenak iradoki ditu, eta kontuan hartu dira.

Adierazitakoarekin bat, “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileak proposatuta, eta Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legeak eman dizkidan eskumenak erabiliz eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–“Nafarroa” Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua onestea.

“Nafarroa” Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua onesten da, foru agindu honen eranskinean biltzen dena.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 15eko 376/2008 Foru Agindua, “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren eta haren Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua onesten duena, baita foru agindu honetan ezarritakoaren aurka jotzen duten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak ere.

Azken xedapen bakarra.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko abenduaren 29an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

Eranskina

“Nafarroa” Jatorrizko Deituraren Erregelamendua

  1. artikulua. Babesaren lege-oinarria.

    “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren babespean gelditzen da baldintza-agirian zehaztutako ezaugarriak eta indarreko araudiak eskatutako baldintzak betetzen dituen ardoa.

  2. artikulua. Kontseilu Arauemailea. Izaera, helburua eta araubide juridikoa.

  3. Kontseilu Arauemailea irabazi asmorik gabeko organoa da, “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren kudeaketaz arduratzen dena. Kontseilu arauemaile hau zuzenbide publikoko korporazio bat da. Berezko nortasun juridikoa, autonomia ekonomikoa eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoa ditu.

  4. Kontseilu Arauemailearen jardunbidea zuzenbide pribatuari lotuko zaio oro har, batik bat kontratazioaren, langilearen eta ondarearen gaineko araubidearen arloetan. Ahalmen publikoak erabiltzen dituztenean, jarduketa horietan Nafarroako Gobernuan arlo horretan eskumena duen departamentuaren babesaren eta zuzenbide administratiboko arauen menpean egonen da. Esparru horren barnean jarduketa hauek egonen dira:

    1. Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua onestea.

    2. Kontseilu Arauemailearen organoetako hauteskunderako araubidea zehaztea.

    3. Jatorrizko Deituraren erregistroak kudeatzea.

    4. Jardunbidearen tasak kudeatzea, erregelamendu honen 13. artikuluan aurreikusten direnak.

    5. Jatorriaren ziurtagiriak eta berme zigiluak ematea.

    6. Informazioa ematea babestutako produktuetan erabiltzen diren merkataritzako etiketei buruz, Jatorrizko Deiturari eragiten dioten puntuei dagokienez.

    7. Kanpaina bakoitzerako, baldintza-agiriak ezartzen dituen mugen barnean, produkzio eta/edo eraldatze prozesuetan urteko egoeraren barnean eragina izan dezaketen puntuak ezartzea.

    8. Jatorrizko Deituraren aurrekontua prestatu eta igortzea, indarreko araudiarekin bat.

  5. Kontseilu Arauemailearen eraketak, egiturak eta jardunbideak printzipio demokratikoak izanen dituzte, eta Jatorrizko Deituraren barnean sartutako interes ekonomikoek eta sektorialek ordezkaritza paritarioa izanen dute, gutxiengoak aintzat hartuta.

  6. Kontseilu Arauemaileak badauka parte hartu, eratu eta harremanetan jartzea edozein elkarte, fundazio, sozietate zibil edo merkataritzako, zuzenbide publikoko korporazio, kontseilu arauemaile edo beste pertsona juridikorekin, eta, hala balitz, bidezko juzgatzen dituen lankidetza-hitzarmenak ezar litzake.

  7. artikulua. Eskumen esparrua.

  8. Kontseilu Arauemailearen eskumenen esparrua honela dago zehazturik:

    1. Lurraldearen aldetik: Jatorrizko Deiturak kasuan-kasuan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR