452/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzen duena, Nafarroako Gobernuak zorpetze-eragiketak egitea xedatzeko 2014ko apirilaren 9an hartutako Erabakiaren babesean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuaren 2014ko apirilaren 9ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan agertzen diren zorpetze-eragiketak hastea xedatu zen (221.142.200 euro gehienez). Orain Nafarroako Zorraren 23. obligazio-jaulkipena egiten da, 121.000.000 euro, osotara; mugaeguna 2023ko azaroaren 28a da.

Gobernuaren aipatutako erabakiak, 3. puntuan, ahalmena ematen dio Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari, eskuordetze bidez, jaulkipenaren interes tasa finkatzeko. Halaber, erabaki horren 4. puntuan ezartzen da kontseilari horrek eman beharreko foru agindu baten bidez jaulkipenaren baldintzak zehaztuko direla, besteak beste jaulkitzeko egunari eta prozedurari, harpidetzeko epeari eta interes tasari dagozkienak, eta ahalmena ematen zaio kontseilariari erabakia betearazteko behar diren neurriak eta ebazpenak hartzeko.

Ministroen Kontseiluak, 2014ko otsailaren 28ko eta azaroaren 7ko bilkuretan, baimena eman zion Nafarroako Foru Komunitateari maileguak formalizatzeko eta zor publikoa jaulkitzeko, muga 186.400.000 euro eta 100.000.000 euro izanik, hurrenez hurren.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak.

    Nafarroako Zorraren jaulkipenak behin betiko ezaugarri hauek izanen ditu:

    Zenbatekoa: 121.000.000 euro.

    Instrumentazioa: bono arruntak, bakoitza 1.000 euroko balio nominalekoa, konturako idatzoharren bidez adieraziko direnak.

    Jaulkipen data: 2014ko azaroaren 28a.

    Amortizazioa: parean, 2023ko azaroaren 28an.

    Jaulkipenaren prezioa: %100.

    Interes tasa: finkoa, %2,033 urtean (Egun/egun).

    Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzeko azaroaren 28an.

  2. artikulua. Jaulkipenaren aseguramendua.

    Finantza entitate esleipen-hartzaileek jaulkipenaren zenbateko osoa bermatuko dute; horretarako, dagokion kontratua izenpetuko dute.

  3. artikulua. Likidezia.

    Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren Merkatuan kotizatuko du idatzoharretan.

  4. artikulua. Tratamendu fiskala.

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboentzat interesek sortutako etekinek atxikipena izanen dute, indarra duen legezko araudiaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR