45/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez jendaurrean jartzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren informazio geografikoaren tratamendua arautzeko foru dekretuaren proiektua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 9ko 197/2014 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren informazio geografikoaren tratamendua arautzeko foru dekretuaren proiektua prestatzeko prozedura hasi da.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 61. artikuluari jarraikiz, kontseilari eskudunak zilegi du erregelamenduzko arauen proiektuak jendaurrean jartzea, arauaren ezaugarriengatik egokia iruditzen bazaio. Alegazioren bat aurkezten bada, behar bezala baloratuko da eta espedienteari erantsiko zaio.

Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiak egin duen txostenean agerian utzi da foru dekretuaren proiektuak, duen edukiarengatik, interesdun askorengan izanen duela eragina eta, ondorioz, bidezkoa da eduki hori jendaurrean jartzea, egokiak diren alegazioak egin ahal izateko.

Horiek horrela, kontuan hartuta xedapen honen izaera eta xedea, eta ukituak izan daitezkeen herritarrei eta entitateei entzutea ematearren, komenigarria eta egokia da proiektua jendaurrean jartzea, ahalik eta interesdun gehienek haren berri izan dezaten.

Horrenbestez, aipatutako legezko aginduek eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 29ko 12/2014 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren informazio geografikoaren tratamendua arautzeko foru dekretuaren proiektua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR