444/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez Betizu behi arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko aitorpen ofiziala ematen zaio Betizu-hazleen federazioari (BEFE).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 12ko 300/2008 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Betizu-hazleen elkarteari (ASBENA) Betizu behi arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko aitorpen ofiziala eman zitzaion.

2014ko abenduaren 11n, Nafarroako Betizu-hazleen elkarteak (ASBENA) uko egin zion Betizu behi arrazaren liburu genealogikoaren ardurari.

Betizu-hazleen federazioak (BEFE) eskatu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren entitate laguntzailea izan dadila, Betizu behi arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 7ko 344/2014 Foru Aginduak Betizu behi arrazari dagokion arrazaren estandarra aitortu zuen, eta liburu genealogikoaren berariazko araudia onetsi. Hartan aipatu ziren zer betebehar bete behar dituzten liburu genealogikoa kudeatzen duten elkarteek.

Abere arrazak zaindu, hobetu eta sustatzeko programa nazionala ezartzen duen abenduaren 26ko 2129/2008 Errege Dekretuaren II. kapituluko 2. atalean arautzen da nola ematen zaien aitortza ofiziala arrazako animaliak hazten dituzten eta liburu genealogikoak kudeatu edo sortzen dituzten elkarteei. Hartan, azaltzen da zer baldintza bete behar dituzten elkarte horiek aitortuak izateko.

Abeltzaintza Zerbitzuaren txostena ikusirik, zeinak ezartzen baitu Betizu-hazleen federazioa (BEFE) elkarteak betetzen dituela Betizu behi arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko aitorpen ofiziala izateko bete beharreko baldintzak.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Modu ofizialean aitortzea Betizu-hazleen federazioa (BEFE) Betizu behi arrazaren liburu genealogikoaren kudeaketaren elkarte arduradun gisa.

  2. artikulua. Nafarroako Betizu-hazleen elkarteak (BEFE) konpromisoa hartzen du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR