44/2018 FORU DEKRETUA, ekainaren 6koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona, onesten duena unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak 19. artikuluan xedatzen duenez, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak bertan ezarritakoak izanen dira.

Bestalde, aipatu 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan honakoa ezartzen da: arlo eta sektore jakin batzuetan, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat erabiltzen ahalko da, zeinak barnean hartuko baititu lanpostuen %90 arte, baldin eta horiek aurrekontua badute eta aldi baterako eta modu jarraian bete badira gutxienez ere 2016ko abenduaren 31 aurreko hiru urteetan. Egonkortze prozesu hauek 2017ko ekitalditik 2019ko ekitaldira bitarte egokitzen diren lan publikoaren eskaintzetan antolatuko dira. Prozesu horiek ebaztearen ondorioz, ezin izanen da inolaz ere ez gastua ez langile kopurua handitu; artikulatuta utzi beharko da ezen prozesu hauek gauzatzean, behin betiko beteko direla ezinbestean egiturazkoak izanik aldi baterako kontratua duten langileekin beteak dauden lanpostuak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen plantillaren datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu Legean ezarritako egonkortze-tasari jarraikiz, ondorioztatzen da lan publikoaren 2018ko eskaintza partzial hau, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleei dagokiena, 1.141 lanpostukoa dela, aipatu 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, proposamena egin diote Nafarroako Gobernuari onets dezan lan publikoaren eskaintza partziala, egonkortze-tasari dagokiona eta Hezuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako 1.141 lanpostu biltzen dituena.

Aipatutako 1.141 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina diru.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 80 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondotik, erreserba hori zer kidegotan, espezialitatetan eta hizkuntzatan aplikatuko den zehazten da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 6ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Lan publikoaren eskaintza partziala onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

    Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako 2018. urterako. Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen 1.141 lanpostu biltzen ditu eta Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio.

    Bi.–Hauek dira lanpostuen ezaugarriak:

    HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

    Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

    Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Klarinetea (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 33108.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Konposizioa (gaztelaniaz). Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31544, 32544 eta 34151.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Etnomusikologia (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 33084.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Gitarra (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 32855.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Inprobisazioa eta Akonpainamendua (gaztelaniaz). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30884 eta 33599.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Ganbera Musika (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 31709.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Musikologia (gaztelaniaz). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30053 eta 33484.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Oboea (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 32876.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Organoa (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 32873.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Pedagogia (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39106.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Perkusioa (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39107.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Pianoa (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39108.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Saxofoia (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39109.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Tronboia (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39110.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Tuba (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39111.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Txistua (gaztelaniaz). Lanpostu huts...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR