44/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kontseilari horrexek abenduaren 31n emandako 169/2015 Foru Agindua aldatzen duena; agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 22an emandako 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Abuztuaren 12ko 56/2015 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen. Halaber, abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen mailara arte.

Bestalde, Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 31n emandako 169/2015 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Foru agindu honen helburua da Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko bulegoen mailako egitura aldatzea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruan. Eginkizunen esleipena arrazionalizatzeko asmoz, Zerbitzu Osagarrien Bulegoa kendu da, eta Hezkuntza Zerbitzuak Kudeatzeko Bulegoa sortu.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz,

AGINDU DUT:

  1. Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 31ko 169/2015 Foru Aginduaren 39. artikulua aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

  2. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

  3. –Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

    –Kontratazio Bulegoa.

    –Eskola Zerbitzuak Kudeatzeko Bulegoa.

    –Eraikuntza Bulegoa.

    –Mantentze-lanen Bulegoa.

    –Erosketa Bulegoa.

  4. –Kontratazio Bulegoa eta Eskola Zerbitzuak Kudeatzeko Bulegoa Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari atxiki zaizkio.

    Eraikuntza Bulegoa Obra Atalari atxiki zaio.

    Mantentze-lanen Bulegoa eta Erosketa Bulegoa Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalari atxiki zaizkio.

  5. Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 31ko 169/2015 Foru Aginduaren 41. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR