43/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 25ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Vaughan Radio SLri autonomia-erkidegoaren eremuan emandako lurreko telebista digitalaren lizentzia iraungitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren abuztuaren 28ko 49/2013 Foru Aginduaren bidez, lizentzia eman zitzaion Vaughan Radio SLri Nafarroako autonomia-erkidegoak duen LTD multiplexeko lau kanaletako batean (26. kanala) emititzeko.

Estatuko Administrazio Orokorrak onetsi duen azken plangintza teknikoaren arabera (805/2014 Errege Dekretua, irailaren 19koa, Lurreko Telebista Digitalaren Estatuko Plan Teknikoa onetsi eta zenbait alderdi arautzen dituena dibidendu digitala askatzeko), hark baitu eskumena arlo honetan, gaur egun 26. kanalari esleitua dago Nafarroako autonomia-erkidegoak duen LTD multiplexa.

2016ko abuztuaren 4an, aipatu enpresak idazki bat erregistratu du Nafarroako Gobernuan eta, hartan, uko egiten dio lizentziari 2016ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin.

Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 30. artikuluak lehen idatz-zatian jasotzen du titularrak lizentziari uko egitea arrazoi bat dela hura iraungitzeko.

Ikusita Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren txostena, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Vaughan Radio SLk Nafarroako autonomia-erkidegoaren eremuan duen lurreko telebista digitalaren lizentziari egindako ukoa onartzea.

  2. Autonomia-erkidegoaren telebista multiplexeko lau kanaletako bat (26. kanala) ustiatzeko Vaughan Radio SLri emandako lizentzia iraungitzat ematea, 2016ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR