42/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Batzorde Zentrala sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 4ko 1/2010 Foru Aginduaren bidez, sendagaiak zentzuz erabiltzeko aholku batzorde teknikoa sortu zen, Osasun Zuzendaritza Nagusiari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari aholku emateko farmazia prestazioen eta sendagaien zentzuzko erabileraren arloan. Horrela, batzorde horrek aholku ematen zuen sendagaien arloan garrantzi berezia zuten erabakiei buruz (garrantzi terapeutiko, eragin ekonomiko edo segurtasunarengatik).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak nabarmenki aldatzen du erakunde horren egitura, eta Farmazia Zuzendariordetza sortzen du, eginkizun hauekin, bertze batzuen artean: zentroetako farmazia komiteak eta batzordeak koordinatzea; eta aholku ematea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan edo itunduetan erabiltzen eta errezetatzen diren sendagai berrien ebaluazio eta kalifikazio terapeutikoari buruz.

Beraz, Farmazia Zuzendariordetza horrek koordinazio lanak egiten ditu, Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzaren barnean, eta horregatik batzorde berri bat sortu behar da, Farmazia Batzorde Zentrala izenekoa, sendagaiak zentzuz erabiltzeko aholku batzorde teknikoaren ordez, arlo horretan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura eta premia berriei erantzuteko. Sendagai berriak konplexuak dira, eta eragin handia dute aurrekontuan. Horregatik, sendagaien segurtasun eta eraginkortasunean oinarritu behar dira erabakiak.

Horrenbestez, osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeko Osasuneko kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan esleitutako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Farmazia Batzorde Zentrala sortzea.

    Farmazia Batzorde Zentrala sortzen da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzako Farmazia Zuzendariordetzari atxikia.

  2. artikulua. Eginkizunak.

    Farmazia Batzorde Zentralak eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Elkarlanerako jarraibideak proposatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako esparru guztietako osasun arloko profesionalek sendagaiak eta farmaziako osasun produktuak eraginkortasunez, segurtasunez eta eragimenez errezeta ditzaten.

    2. Ospitalean erabili edo diagnostikatu beharreko sendagai berriak sartzeko proposamenek aurrekontuan duten eragina...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR