41/2015 FORU DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan bide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Bi motako aldaketak egin nahi dira uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan: batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esparru orokorrean eta Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan onartzen diren identifikazio elektronikoaren sistemak eta sinadura elektronikoarenak behar bezala arautu eta egituratzea; bestetik, jakinarazpen elektronikoa sustatzea Nafarroako Foru Komunitatearen zergen arloan.

Lehenbiziko helburuari dagokionez, printzipio orokor gisa, bi baldintza hauek betetzen dituen identifikazio elektronikoaren edozein sistema onartuko da: erabiltzailearen aldez aurreko erregistroa izatea eta erabiltzaile horren identitatea bermatzeko aukera izatea. Bestetik, indarreko arauak zorrotz betez, nahi da Nafarroako Zerga Ogasunak Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legean ezarritakoarekin bat datozen sinadura elektronikoaren sistemak onartzea. Sinadura elektronikoaren sistema horiez gain, erakunde autonomo horrek sinadura elektronikoaren balio juridiko bera duten beste bide sinplifikatu batzuk onartzen ahalko ditu sinatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 19. artikuluan xedatutakoarekin bat. Erregelamenduak zehazten du administrazio elektronikoaren arloko eskumena duen departamentuaren titularraren foru aginduaren bidez arautuko direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio osoaren esparruan balio bera duten bide sinplifikatu horiek.

Nafarroako Zerga Ogasunean zerga arlokoak diren edo zerga ondorioak dituzten harremanetan, bide elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez, tributudunek erabili behar dituzten identifikazio elektronikoaren eta sinadura elektronikoaren sistemei dagokionez, foru dekretuak dio ekonomia eta ogasunaren arloko eskumena duen departamentuaren titularraren foru agindu baten bidez zehaztuko direla. Foru agindu horren bidez PIN (identifikazio pertsonalerako zenbakia) gakoaren bidezko identifikazio sistema arautzen ahalko da, besteak beste.

Foru dekretuaren bigarren helburuari dagokionez (jakinarazpen elektronikoa sustatzea Nafarroako Foru Komunitatearen zergen arloan), ezin da abiapuntua ahaztu: azken urteetan teknologia berriak pixkanaka-pixkanaka eta etengabe sartu dira Nafarroako Zerga Ogasunean. Hala ere, herritarraren eta tributu administrazioaren arteko harremana aldatze hori, bai eta funtsean elektroniko bihurtzea ere (idazkiak eta tributu aitorpenak bide elektronikoaren bidez aurkeztea, batik bat), batez ere norabide bakarrekoa izan da, tributudunengan hasi eta tributu administrazioan bukatzen dena. Norabide bakarreko harreman elektroniko hori osatu egin behar da, komunikazioa osoagoa bihurtzeko eta bi norabideetakoa izan dadin. Horretarako, jakinarazpen elektronikoa ezarri eta sustatuko da tributuen arloan. Honekin pauso bat gehiago eman nahi da Foru Komunitateko tributu administrazioa teknologia modernoetara egokitu dadin, eta herritarren, enpresen eta zerga-administrazioaren arteko harremana errazagoa eta arinagoa izan dadin.

Bestetik, jakinarazpen elektronikoa dagoeneko ezarrita dago Nafarroan, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legeak arautzen baitute, baina ezin da ukatu praktikan gutxi erabiltzen dela.

Egoera hori aldatzeko, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea hein batean –Nafarroako tributuen arloan jakinarazpen elektronikoa sustatzeko– aldatzen duen azaroaren 12ko 20/2014 Foru Legeak aldaketa esanguratsuak sartu ditu 13/2000 Foru Legearen 99. artikuluko 5. atalean. Bestetik, martxoaren 18ko 10/2015 Foru Legeak akats tekniko batzuk zuzentzen ditu agindu horren edukian.

  1. atal horren testu berriak modu ezberdinak onartzen ditu jakinarazpen elektronikoa egiteko. Hala ere, 20/2014 Foru Legearen zioen azalpenean adierazten den bezala, Nafarroako Zerga Administrazioak hasieran lehentasunezkotzat aukeratu duen mota HEGaren bidezko jakinarazpena da (helbide elektroniko gaituaren bidezkoa). Helbide elektroniko gaituaren bidez, edozein pertsonak edo entitatek helbide elektroniko bat izan dezake bide elektronikoz egiten diren jakinarazpen elektronikoak jasotzeko. Zerbitzu hau –dohainekoa da jakinarazpenaren hartzailearentzat, eta erabat betetzen ditu isilpekotasunaren eta egiazkotasunaren bermeak– erabiliena da gaur egun, alde handiz, jakinarazpen administratibo elektronikoak egiterakoan.

    Foru dekretu honek uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretua aldatzen du eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen erregelamenduzko garapena da. Jakinarazpen elektronikoaren alderdi hauek arautzen ditu, besteak beste:

  2. Jakinarazpen elektronikoak egiteko baldintza orokorrak. Alderdi horri buruz ondokoa nabarmendu behar da: tributu administrazioak jakinarazpen elektronikoa egin ahal izateko, printzipioz interesdunak (hartzaileak) eskatu edo berariaz onartu behar du, salbu jakinarazpen elektronikoak derrigorrezkoak badira. Jakinarazpena bide elektronikoen bidez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR