41/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Elektrizitatearen gaineko zerga berezia. Autolikidazioa” 560 eredua onetsi, eta hura aurkezteko modua eta prozedura ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Besteak beste Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea aldatu zuen azaroaren 27ko 28/2014 Legeak aldaketa nabarmena ekarri du elektrizitataren gaineko zergaren kontzeptuari dagokionez; izan ere, fabrikazioaren gaineko zerga berezi bat izateari utzi dio, eta, geroztik, kontsumorako energia elektrikoaren hornidura edo energia elektrikoaren ekoizleek beraiek sortzen duten elektrizitatearen kontsumoa kargatzen duen zerga bat izatera igaro da.

Zergaren kontzeptua aldatu bada ere, ez da errotik aldatu tributu zorraren funtsezko elementuak zehazteko modua, ez eta Nafarroako Foru Komunitateak zerga ordainarazteko konexio-puntuak zehazteko ere, baina, hala ere, beharrezkoa da autolikidazioa egiteko eredu berri bat onestea, zerga horrek izaera berriarekin indarra hartzeko behar diren aldaketak jasoko dituena.

Horregatik, foru agindu honen helburua da zerga honen autolikidazioa egiteko 560 eredua onestea.

AGINDU DUT:

1. artikulua. 560 eredua onestea.

1. “Elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren aitorpena. Likidazioa” 560 eredua onesten da.

2. 560 eredua telematika bidez aurkeztu beharko da, Internet erabiliz, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.

2. artikulua. 560 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

560 eredua aurkeztu beharra dute abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 96. artikuluan ezarritakoaren arabera elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren zergadun direnek.

96. artikuluko 1. eta 4. ataletan arautzen diren zergadunek 560 eredua aurkeztu beharko dute, autolikidazioaren emaitza zein den ere.

3. artikulua. 560 eredua aurkezteko epea.

Kasuan kasuko likidazioaldia bukatzen den egunetik hasita, zergadunek hogei egun naturaleko epea izanen dute 560 eredua aurkezteko eta, hala badagokio, zerga kuota Nafarroako Zerga Ogasunean sartzeko, ordainketa helbideratzen denean izan ezik.

Zergaldia urtebetekoa baldin bada, abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 96.3 artikuluan aipatzen diren zergadunek apirilaren lehenengo hogei egun naturaletan aurkeztu beharko dute autolikidazioa.

4. artikulua. 560 eredua aurkezteko modua.

560 eredua telematika bidez aurkeztuko da, 5. eta 6. artikuluetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta hango baldintzak betez.

5. artikulua. 560 ereduko aitorpenak telematika bidez, Internet erabiliz, aurkezteko baldintza orokorrak.

1. 560 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

  1. Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

  2. Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR