40/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 2017. urteari dagozkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko arauak eman, aitorpen ereduak onetsi eta baliabide telematikoz aurkezteko baldintzak eta prozedura zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 82.1. artikuluaren arabera, zerga horri atxikiriko errentak eskuratzen dituzten subjektu pasiboek zerga horri dagokion aitorpena aurkeztu eta sinatzeko betebeharra izanen dute; gainera, aitorpenik aurkeztu beharrik ez duten subjektu pasiboek ere aurkezten ahalko dute, baldin eta kuota likidoa gainditzen duten atxikipenak eta konturako sarrerak jasan badituzte edo zatikako ordainketak egin, dagokien zenbatekoa itzul dakien.

Aipatu 82. artikuluaren 2. apartatuan ahalmena ematen zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari, aitorpena egiteko modalitate erraztu edo berezien erabilera onets dezan, aitorpenak aurkezteko modua, epeak, tokia eta inprimakiak ezar ditzan, eta aitorpenarekin batera aurkeztu behar diren agiri eta frogagiriak finka ditzan.

Bestalde, testu bategin horren 83. artikuluak xedatzen duenaren arabera, zerga horren aitorpena egitera behartuta dauden subjektu pasiboek, beren aitorpena aurkezten dutenean, dagokien zerga-zorra kalkulatu eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak finkatutako tokian, moduan eta epeetan ordaindu beharko dute. Gainera, aukera ematen da dirua zatika ordaintzeko, interesik eta errekargurik gabe, erregelamendu bidez erabakitzen den moduan. Artikulu hori maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako Zergaren Erregelamenduaren 57. artikuluaren bidez garatu zen.

Testu bategin horren 84. artikuluak ahalmena ematen dio Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari subjektu pasiboei autolikidazioaren proposamen bat bidaltzeko, departamentu horretako kontseilariak ezartzen dituen baldintzetan. Zergadunek zerga betebeharrak errazago bete ditzaten, bereziki etxera igorritako autolikidaziorako proposamenetatik ateratzen den emaitzaren diru-sarrera egin beharra denean, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 51. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritakoarekin bat, proposamen positiboen ondoriozko zorra bi zatitan helbideratuko da, horietako bakoitza zorraren %50ekoa, proposamenean berean ageri den banku-kontuan eta foru agindu honetan ezarritako egunetan. Dena dela, zergadunak proposamenaren ordainketa helbideratu nahi ez badu edo helbideratzeko kontua aldatu nahi badu, foru agindu honetan ezartzen dira ordainketaren helbideratzea deuseztatu edo aldatzeko beharrezkoak diren bideak.

Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari foru agindu bidez erregula dezan zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak, baliabide elektronikoen, informatikoen eta telematikoen bidez.

Hori horrela, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenak baimena ematen dio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari, bere eskumenen barruan, foru dekretu hori garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Gaikuntza horretaz baliaturik, foru agindu honen bidez onesten da 2017ko ekitaldiari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpen eredua. Eredu hori egokitu egin da, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 25/2016 Foru Legeak Zergaren Foru Legearen Testu Bateginean egindako aldaketen arabera.

Ondarearen gaineko zergari dagokionez, tributu hori arautzen duen azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 36. artikuluaren arabera, subjektu pasiboek honako kasu hauetan aurkeztu behar dute aitorpena: haien zerga-kuota, zergari buruzko arauei jarraikiz zehaztua eta bidezkoak diren kenkariak edo hobariak aplikatu ondoren, ordaintzekoa dela ateratzen denean, edo, halaber, egoera hori ez izan arren, haien ondasun edo eskubideen balioa, zergari buruzko arauei jarraikiz zehaztua, 1.000.000 eurotik gorakoa denean. Azkenik, lege testu beraren 37. eta 38. artikuluek aitorpena aurkezten dutenen betebeharra xedatzen dute: alde batetik, autolikidazioa egin eta ateratzen zaien zorra ordaintzekoa Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak erabakitzen dituen tokian, moduan, epeetan eta inprimakietan, eta, bestetik, agintzen diren agiri eta frogagiriak erantsi eta aurkezten den aitorpena sinatzekoa.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 38. artikuluan ematen zaion gaikuntza erabiliz, foru agindu honek Internet bidezko aurkezpen elektronikoa ezartzen du, modu bakar bezala, ondarearen gaineko zergaren 2017ko ekitaldiko aitorpenak aurkezteko.

Kontuan harturik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren 2017ko sortzapena egin dela, beharrezkoa da xedapen batzuk ematea aitorpenen aurkezpena arautzeko, bai eta tributu-zorrak ordaintzeko aitorpen ereduak, moduak eta epeak ezartzeko eta zergadunei igortzen zaizkien autolikidaziorako proposamenen baldintzak xedatzeko ere.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Nor dagoen beharturik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera.

  2. Hitzarmen Ekonomikoaren 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ohiko bizilekua Nafarroan izan eta zerga honen menpeko errentak lortzen dituzten subjektu pasiboak behartuta daude 2017ko zergaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztera.

  3. Familia-unitatea osatzen duten subjektu pasiboek zerga batera ordaintzen eta baterako aitorpena aurkezten ahalko dute, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren VI. tituluan xedatutakoari jarraikiz. Kasu horretan, honako lotura hauetako bat dagoela frogatu beharko dute: ezkontza bidezkoa, bikote egonkorra, Nafarroako Foru Komunitateko bikote egonkorren Erregistro Fiskalaren edukia eta funtzionamendua arautzen dituen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 19ko 73/2014 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, edo, kasua bada, seme-alabak izatea (kasu honetan, aipatutako testu bateginean ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte).

    Baterako tributazioaren aukerak familia-unitateko kide guztiak harrapatu behar ditu. Haietako batek banako aitorpena aurkezten badu, gainerakoek ere banaka egin beharko dute aitorpena.

    Familia-unitate bateko kide diren subjektu pasibo guztiek ez badute Nafarroan beren ohiko bizilekua eta baterako aitorpena aukeratzen badute, behartuta egonen dira aitorpena Foru Komunitatean aurkeztera lurralde horretan bizi bada likidazio-oinarri handiena duen unitateko kidea, likidazio-oinarria dagokion araudiari jarraituz kalkulatuta.

  4. Familia-unitaterik osatzen ez duten subjektu pasiboak edo, osatu arren, baterako zergapetzea aukeratzen ez dutenak ez daude aitorpena egitera beharturik errentak ondoko bideetatik soilik jaso badituzte:

    1. Urtean 11.250 eurotik beherako lan etekin osoak.

    2. Ondasun higigarrien kapitalaren etekinak eta ondare gehitzeak, atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren menpe daudenak, baldin eta bien artean, urtean eta osorik, 1.600 eurotik beherakoak badira.

    Letra...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR