40/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako gizarte zerbitzuen arloko Ikuskapen Plana onesten duena 2017. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen xede nagusia da populazioaren gizarte ongizatea lortzea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, gizarte zerbitzuez baliatzeko eskubide unibertsala bermatuz. Halaber, foru lege horren beste helburu bat gizarte zerbitzuen sistema egokia eratzea da, zerbitzu ezin hobeak ematea ahalbidetuko duena, pertsonen autonomia, duintasuna eta bizi kalitatea bermatzeko.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen aplikazio eremua haren 3. eta 4. artikuluetan ezarrita dago, izan ere, artikulu horietan ezartzen da zer den gizarte zerbitzuen sistema eta zeintzuk diren gizarte zerbitzu horien hartzaileak. Bestalde, 6., 7. eta 8. artikuluetan gizarte zerbitzu horien hartzaileen eskubide eta betebeharrak ezartzen dira.

Esparru juridiko horretan, 69. artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen sistemakoak diren gizarte zerbitzuak eman ahal izateko, beharrezkoa izanen da, zerbitzuok 75. artikuluan aurreikusitako erregistroan inskribaturik egoteaz gain, 76. artikuluan aurreikusitako administrazio baimenak lortzea eta haiei eustea. Baimen horien xedea da baldintza jakin batzuk eta kalitatearen gutxieneko estandarrak beteko direla bermatzea.

Azkenik, aipatu foru legearen 83. artikuluak ezartzen duenez, foru lege horren aplikazio esparruan dauden entitate publiko eta pribatuek egindako jarduketa guztiak egonen dira gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuaren ikuskapenaren eta kontrolaren mende.

Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiari esleitzen dio Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean xedatutakoa betetzen den jakiteko kontrola eta ikuskapena egiteko ardura, hau da, ea gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuek eta zerbitzu horien hartzaileek betetzen ote duten lege horretan xedatutakoa. Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuak ikuskapen planak prestatuko ditu gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuetarako, eta ikuskapen lana kontrolatu eta koordinatuko du. Azkenik, Ikuskapen Atalak gizarte gaien, familiaren eta adingabeen babesaren esparruan foru dekretu horretan aurreikusitako eskudantziak izanen ditu, bereziki, honako hauek:

  1. Gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuek eta horien hartzaileek Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedatutakoa betetzen ote duten kontrolatu eta ikuskatzea, departamentuko gainerako unitate organikoekin elkarlanean.

  2. Gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuen baimen administratiboak kudeatu eta tramitatzea.

  3. Departamentuarekin sinatutako itunak teknikoki betetzen ote diren kontrolatu eta ikuskatzea, eta horien emaitza horren ardura duen kudeaketa organoari jakinaraztea.

    Beraz, hortik ondorioztatzen da gizarte zerbitzuak ikuskatzeko eskumena, aurrean esandako guztiaren arabera, ez dela bakarrik hartu behar zentro eta zerbitzuek baliabideen eta eginkizunen arloan indarreko araudia nola betetzen duten eta zerbitzu-emaileek sinatutako itunak zenbateraino betetzen diren kontrolatzeko eskumen gisa, zeren gizarte zerbitzuen hartzaileen eskubideak zaindu eta errespetatzen ote diren ere kontrolatu behar baitira. Gainera, pertsonek beren beharretarako laguntza egokia, hots, laguntza osoa, integratua eta pertsonalizatua jaso dezaten ere zaindu behar du.

    Eta premisa horiek izanen dira Ikuskapen Plan honen jarduketa-lerro nagusien oinarriak.

    2017. urterako Ikuskapen Planak ez ditu aurreko planarekiko desberdintasun nabarmenak.

    Ildo horretan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eta zerbitzu-emaileek sinatutako itunetako klausula teknikoak betetzen ote diren kontrolatzeko ikuskapen lanari eman nahi zaio lehentasuna, Nafarroako Gobernuak finantzaturik entitate horiek ematen dituzten zerbitzuak administrazio kontratugileak ezarritako baldintzei jarraikiz eta hark eskatutako kalitatearekin egiten direla egiaztatzeko.

    Esparru horretan, eguneko arretako zenbait zerbitzutan eta hainbat egoitzatan eginen dira ikuskapenak (zaharrei edo adingabeei arreta ematekoak, mendekotasunaren arlokoak, eritasun mentala edo desgaitasuna dutenentzakoak eta gizarte bazterketaren arlokoak). Arreta berezia jarriko da ikuskatzen ea zenbateraino errespetatzen dituzten zerbitzu horietako entitate kudeatzaileek erabiltzaileen eskubideak. Zehazki, Ikuskapen Atalak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR