4/2020 FORU LEGEA, otsailaren 27koa, Nafarroaren sinboloei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 4/2020 FORU LEGEA, otsailaren 27koa, Nafarroaren sinboloei buruzkoa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

NAFARROAREN SINBOLOEI BURUZKO FORU LEGEA.

HITZAURREA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 7. artikuluak Nafarroako sinbolo bereki gisa jasotzen ditu bandera eta armarria. Ondoren, “Gorteen ereserkia” deitutakoa sinbolo bezala erantsi zen apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legearen bidez aldatutako Nafarroako sinboloak arautzen dituen maiatzaren 28ko 7/1986 Foru Legean.

Apirilaren 6ko 3/2017 Foru Legearen bidez 24/2003 Foru Legea indargabetu zen, baina Gorteen ereserkiari buruzko araubidea mantendu zen.

Halatan, foru lege honen xedea da sorturiko lege-hutsunea betetzea eta Nafarroako Foru Komunitatearen hiru sinbolo oinarrizkoen erabilerari buruzko araubidea guztiz berreskuratzea, gure gizartearen bizitza ofizial eta arruntean agertuko direla sustatzeko. Horretarako, finkatzen dira sinbolo horien ezaugarri formalak, Nafarroako Foru Komunitateko agintariek sinbolo horiek erabiltzea, eraikin publikoetan duten kokalekua eta haien presentzia behartzen duten dokumentu eta egintzak, eta halaber arautzen da beste erakunde-sinbolo batzuekiko gorde beharreko lehentasun-hurrenkera.

Arauketa honen bidez ezartzen da Nafarroako sinbolo berekiak nola eta zer ezaugarrirekin izanen diren herritarren bizitzaren parte eta toki gailena izanen duten ekitaldi publikoetan eta solemnitate-inguruabar bereziak dituztenetan.

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatearen sinboloak.

    Nafarroako Foru Komunitateak hauek ditu nortasun-sinbolo esklusiboak: Nafarroaren bandera, armarria eta ereserkia.

    2. artikulua. Nafarroaren sinboloen erabilera.

    1. Nafarroako armarriaren eta banderaren erabilera erreserbatuta utziko da Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta foru erakundeen sinbolo edo logotipo nagusi eta esklusiboak izateko.

    2. Debeku da Nafarroako armarrian edo banderan edozein sinbolo, sigla edo logotipo erabiltzea.

    3. Produktuen edo salerosketa-gaien jatorriaren adierazgarri gisa bandera eta armarria erabili ahal izateko, bai eta alderdi politiko, sindikatu, enpresari-elkarte edo edonolako entitate pribatuen sinbolo edo logotipo gisa erabili ahal izateko ere, Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR