4/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduak 182 eredu berri bat onetsi zuen, “Jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpena” izenekoa.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 25/2016 Foru Legeak, bere seigarren artikuluan, aldaketak sartu zituen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean (Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duena), 182 ereduari eragiten diotenak.

Irabazi-asmorik gabeko entitateen jarduerak bultzatzeko, foru legeak onura fiskal batzuk sartu ditu mezenasgo sozialerako. Helburu horrekin, 10/1996 Foru Legean hamargarren xedapen gehigarria gehitzen da. Hartan, ezartzen da ezen entitate onuradunei emandako dohaintzek xedapenean ezarritako onura fiskalak izanen dituztela, baldin eta aipatu xedapen gehigarrian aurreikusitako araubidearen aitorpena jaso badute Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentutik edo Nafarroako Berdintasunerako Institututik.

Entitate onuradun izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte, besteak beste: irabazi-asmorik ez izatea eta beren helburuak sozialak izatea, gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan.

Horrenbestez, eta entitate horiek 182 eredua aurkezteko betebeharra duten entitateen barruan sartzeko, beharrezkoa da j) letra sartzea 8/2013 Foru Aginduaren 2. artikuluan, entitate horiek aipatuz. Horrez gain, 13. apartatu bat gehitzen da aipatu foru aginduaren 3. artikuluan; hartan, zehazten da entitate horiek zer datu aurkeztu behar dituzten beren dohaintza-emaileei dagokienez.

Hori dela eta, aldaketak izanen dituzte, halaber, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu fisiko eta logikoek, zeinak baliatu behar baitira 182 eredua aurkezteko. Zehazki, aldaketak daude eranskineko 1. erregistro-motako diseinuetan eta 2. erregistro-motako diseinuetan, foru agindu honen 3. puntutik zazpigarren puntura bitarte zehaztutakoari jarraikiz, biak barne. Ondorio hauetarako, kontuan izan behar da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 16ko 154/2016 Foru Aginduaren eranskineko edukiak ordeztu egin zuela 8/2013 Foru Aginduaren II. eranskineko edukia. 154/2016 Foru Aginduaren bidez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua aldatu zen, zeinaren bidez onetsi baitzen jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR