4/2016 FORU LEGEA, apirilaren 13koa, Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste zerga neurri batzuk ezartzen dituen abenduaren 29ko 25/1994 Foru Legea aldatzen duena, elkarren bermerako sozietateen zerga onurei dagokienez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZENBAIT ZERGA HEIN BATEAN ALDATU ETA BESTE ZERGA NEURRI BATZUK EZARTZEN DITUEN ABENDUAREN 29KO 25/1994 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA, ELKARREN BERMERAKO SOZIETATEEN ZERGA ONUREI DAGOKIENEZ.

SARRERA

Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste zerga neurri batzuk ezartzen dituen abenduaren 29ko 25/1994 Foru Legeak 11. artikuluan arautu zituen elkarren bermerako sozietateen zerga onurak, martxoaren 11ko 1/1994 Legeak entitate mota horren funtsezko erregulazioa behin egin ondoren.

Zerga onuren araubideak sozietateen gaineko zerga eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga biltzen zituen. Ondoren, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeak 11. artikulu horren 1. idatz-zatiko a) letra indargabetu zuen, eta ondoriorik gabe utzi zituen sozietateen gaineko zergan aipatzen diren zerga onurak.

Nabarmendu beharra dago elkarren bermerako sozietateak finantza entitateak direla, eta haien helburu nagusia dela enpresa txiki eta ertainei kreditua eskuratzen laguntzea eta finantzabiderako baldintzak hobetzea, abalak emanez banku eta aurrezki kutxen aurrean. Zehazki, berme faltagatik finantzabiderik lortzerik ez duten enpresei laguntzeko zeregin garrantzitsua betetzeaz gain, maileguetarako interes tasa eta itzulketarako epe hobeak lortzen dituzte, eta horrekin nabarmen jaisten dira enpresa txiki eta ertain horien finantzaketa kostuak. Horri dagokionez, gogoratu behar da Foru Komunitateko enpresa sarearen ehuneko laurogeita hamar inguru oso enpresa txikiek osatzen dutela. Eta gauza jakina da entitate horiek zailtasun handiak dituztela finantzabide egokiak lortzeko.

Enpresa horien finantzabidea erraztu eta kreditua eskuratzen laguntzeko, foru lege honen xedea da aldaketa garrantzitsuak egitea ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren zerga onuretan, elkarren bermerako sozietateetan nahiz haien bazkideengan eragina duten horietan.

Aldaketa horiek egiteko hainbat arrazoi daude. Lehenengo eta behin, beharrezkoa da lege araua Hitzarmen Ekonomikoaren harmonizazio irizpideetara egokitzea, eta kentzea beharkizun bat, alegia, zerga onura horiek aplikatzeko, elkarren bermerako sozietateak Foru Komunitateko sozietateen gaineko zergaren araudiaren menpe egon beharra. Bigarrenik, salbuespena bermeak edo abalak eratu edo kitatzeko agiriei dagokienez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR