4/2015 FORU LEGEA, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea hein batean aldatzen duena.

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, EUSKARARI BURUZKO ABENDUAREN 15EKO 18/1986 FORU LEGEA HEIN BATEAN ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak eremu mistoari dagokionez aurreikusten du euskara irakaskuntzan sartuko dela pixkanaka-pixkanaka, progresiboki eta nahikotasunez, ikastetxeetan euskarazko irakaskuntza duten lerroak sortuz hala eskatzen dutenendako, eta euskara-ikasketak emanez hala nahi duten ikasleei, eskolatzearen bukaeran euskararen ezagutza behar adinakoa izan dezaten. Eremu ez-euskaldunari dagokionez, ordea, soilik aurreikusten da euskararen irakaskuntza bultzatzea eta, hala behar izanez gero, finantzatzea.

Legea onetsi zenetik mende laurdena baino gehiago iragan da, eta agerikoa da, izan diren gizarte-aldaketei erreparatuta, legea aldatzea komeniko litzatekeela. Eremu ez-euskaldunean bada euskaraz ikasteko eskaria, sarritan zailtasunak izan dituena erantzun bat eman dakion, eta erantzun bat eman behar zaiona; izan ere, ez dago inolako arrazoirik herritarren eskubideak eremu batetik bestera alda daitezen, hizkuntza-ofizialtasunaren araubidea berbera baita bi eremu horietan.

Espainiak 2001eko otsailaren 2an berretsitako Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Kartak 8. artikuluan ezartzen duenez, irakaskuntzaren arloan, hizkuntza horiek erabiltzen diren lurraldean, hizkuntza ofizialen irakaskuntzaren kaltetan gabe, honako konpromiso hauek hartuko dira: eskolaurreko irakaskuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta hezkuntza tekniko eta profesionala ziurtatzea erregio edo gutxiengoen hizkuntzetan; unibertsitateko edo goi mailako beste ikasketa batzuk aurreikustea, eta helduen heziketarako edo etengabeko heziketarako ikastaroak neurri handi batean edo erabat hizkuntza horietan eskain daitezen beharrezko erabakiak hartzea. Erregio edo gutxiengoen hizkuntzak aspaldidanik erabiltzen diren eskualdeetatik kanpo dauden lurraldeei dagokienez, berriz, honako konpromiso hau hartuko da: egoki iritzitako mailetan erregio edo gutxiengoen hizkuntzak edo hizkuntzetan irakatsi ahal izatea baimendu, sustatu edo ezartzea, hizkuntzaren hiztun kopuruak hala jardutea bidezko egiten badu.

Hortaz, Espainiak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Kartaren esparruan sinatutako konpromisoekin bat, legedia egokitu eta berrikusi beharra dago, Administrazioak erantzun...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA