393/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen zainketen arloan eta esku-hartze sozialaren sektorean arreta emateko funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzen dituena, 2020ko azaroaren 17rako egindako greba deialdia dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

267. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 393/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen zainketen arloan eta esku-hartze sozialaren sektorean arreta emateko funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzen dituena, 2020ko azaroaren 17rako egindako greba deialdia dela eta. ELA sindikatuaren Gizalan Zerbitzu Publikoen Federazioak grebarako deia egin du azaroaren 17ko lanaldi osorako Nafarroako gizarte zerbitzuen zaintzaren arloan. LAB sindikatuak, orobat, 24 orduko grebarako deia egin du egun horretarako, Nafarroako Foru Komunitatean esku-hartze sozialaren sektorean aritzen diren langileei zuzendua.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartuta dagoen greba egiteko eskubidea bateragarria izan behar da gizartearen funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, baina eskubide horren erabilera inola ere galarazi gabe, eta halaxe ulertu dute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak, bai konstituzionalak berak ere.

Gizarte zerbitzuen zainketen arloan eta esku-hartze sozialeko zerbitzuetan (bi kategoria horiek gizarte zerbitzuen sailean sartuak daude), zerbitzu jakin batzuek (egoitza zentroak, etxebizitzak, eguneko arretarako zentroak eta etxeko laguntza zerbitzuak) berehalako erantzuna ematen dute gizarte-larrialdietan, izan ere, oinarrizko eta funtsezko arreta pertsonal eta soziala eta laguntza indibiduala, familiarra edo kolektiboa eskaintzen diete egoera ahulean dauden gizarte taldeei, konparazio batera, mendekotasuna duten pertsonei, desgaitasun fisiko, sentsorial edo adimenekoa dutenei, adingabeei, adinekoei, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta gizartetik baztertuta dauden pertsonei.

Laguntza zerbitzu horien instalazioek, batzuetan, oinarrizko beharrak asetzeko zainketa pertsonala behar duen jendea hartzen dute, eta beste batzuetan, hainbat zerbitzu, tratamendu, programa eta laguntza eskaintzen dira bertan. Horrek eskatzen du, gutxieneko zerbitzuak finkatzean, erabiltzaile horiei egunero arreta egokia emateko ezinbestekoak diren zerbitzu, programa eta tratamenduak bermatzea, funtsezko zainketetan etenik izan ez dadin.

Adierazi beharra dago gizarte baliabide horien erabiltzaileentzako gutxieneko arretaren barruan beren oinarrizko beharrak estaltzeko diren jarduera guztiak sartzen direla, hala nola elikadura, baina, baita ere, zainketa pertsonalari, komunikazioari, joan-etorriei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR