39/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroan orburuaren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

94. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 39/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroan orburuaren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onesten duena. Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan, 50.1.a) artikuluan (NFEBHLO).

143/1997 Foru Dekretuak, maiatzaren 26koak, produkzio integratua eta hortik sortutako produktuen bereizketa arautzen dituenak, besteak beste, hauek guztiak arautzen ditu: objektua eta aplikazio-eremua, ekoizpen integratuaren definizioa, bereizketa-sistemak, laborantza-erregelamenduen norainokoa, bai eta kontrol eta ziurtapen entitateen onarpena eta Nafarroako Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordearen sorkuntza ere.

2018an, Nafarroako Ekoizpen Integratuari dagokion indarreko araudia berrikusi zuen lantalde batek. Lantalde horretan INTIAko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko langileek parte hartu zuten. Arauen berrikuspen horren ondorioz, araudian aldaketa batzuk proposatu dira, sektorearen eskaerari erantzuteko.

Foru Agindu horren aurretik, Ekoizpen Integratuaren Erregistroan inskribatuta dauden ekoizleak behartuta zeuden urtero beren lurzatietako lurra analizatzera. Egokitzat jo da, sektoreak hala proposatuta, analisia nahitaezkoa beharrean gomendagarria izatea.

Produktu fitosanitarioen erabilerari buruzko arau-aldaketa etengabeak eta baimendutako produktuen zerrenda murriztu duen baimentze-betekizunen berrikusketa kontuan hartuta, eta ingurumen- eta osasun-inpaktua txikitzea irizpidetzat hartuta, egokitzat jo da Ekoizpen Integratuan baimendutako produktu fitosanitarioak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR