386/2019 Ebazpena, 2019ko otsailaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko 2019ko otsailaren 27ko Gobernu Kontseiluak onetsi zuen “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hauteskunde Arautegiaren aldaketa onesten duena”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, 2019ko otsailaren 27an Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen da. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hauteskunde Arautegiaren aldaketa onetsi zen.

GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN HAUTESKUNDEETAKO ERREGELAMENDUA ONESTEN DUENA

Gobernu Kontseiluak 2018ko apirilaren 24an hartutako erabakiaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hauteskunde Arautegia onetsi zen (2018ko maiatzaren 2ko 83 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).

Hauteskundeetako Erregelamenduaren Testu Bateginaren 8. artikuluak Klaustroak errektorea eta dekanoak eta ikastegiko zuzendariak hautatzeko hauteskundeetako behin-behineko errolden argitalpena arautzen duenean beren 1. apartatuan, xedatzen du erroldak Nafarroako Unibertsitate Publikoak Iruñeko campusean eta Tuterako campusean dituen erregistro fisikoetako iragarki-oholetan jarriko direla. Halaber, gainerako hauteskunde-prozesuei dagokienez, 8. artikuluak xedatzen du behin-behineko erroldak hauteskunde-egutegian zehazten diren iragarki-oholetan jarriko direla.

Bestalde, Hauteskundeetako Erregelamenduaren Testu Bateginaren 11. artikuluak, hautagaitzen aurkezpena arautzean, xedatzen du paperean eta modu presentzialean aurkeztuko direla Unibertsitatearen erregistro orokor fisikoetan.

Kontuan hartuta berehala sortuko dela Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Egoitza Elektronikoan unibertsitateko komunitateko kide guztiek erabilgarri duten iragarki-ohol elektronikoa, eta kontuan hartuta Organo Kolegiatuen Funtzionamendu Arautegi Orokorrak (Gobernu Kontseiluak 2018ko apirilaren 24ko bileran hartutako erabakiaren bidez onetsia) xedatutakoaren arabera organo kolegiatu guztiek Komunikazioetako Ingurune Itxi bat eduki beharko dutela, idazkari nagusiak proposatu du aipatu 8. artikulua alda dadila Klaustroa, errektorea eta dekano eta Ikastegietako zuzendariak hautatzeko hauteskundeetan erroldak erregistro fisikoetako iragarki-oholetan jendaurrean jarri ordez jar daitezela iragarki-ohol elektronikoan ere jar daitezen, eta aukera izan dadin gainerako hauteskunde-prozesuetako behin-behineko erroldak iragarki-oholetan jendaurrean jartzeaz gainera dagokion hauteskunde-egutegian zehazten diren Komunikazioetako Ingurune Itxietan ere jartzeko. Bermatu beharko da, betiere, hautesle guztiek izango...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR