38/2018 FORU DEKRETUA, maiatzaren 23koa, Nafarroako Urrezko Domina ematea arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 7.16 artikuluan, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskudantzien artean dagoela ohore eta goresmen sariak ematea, berariazko araudiari jarraikiz.

Nafarroako Urrezko Domina, Nafarroako Foru Komunitateko saririk gorena, duela hamarkada batzuk sortu zen, eta, geroztik, legezko araudi bat baino gehiago izan ditu. Azkeneko araudia 1998koa da. Ordutik igarotako denbora ikusirik, beharrezkoa da araudia Nafarroako gizartearen ezaugarri berrietara egokitzea eta domina emateko prozedura aldatzea, herritarren parte-hartzea kontuan hartua izan dadin, eta aintzat har daitezen, bereziki, balio demokratikoak, baita guztien ongia sustatu eta bultzatzeko egindako lana ere, betiere kontuan hartuz genero-berdintasunari lotutako irizpideak eta nabarmenduz gaur egun herritar guztientzat eredugarriak diren jokabideak.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko maiatzaren 23an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Urrezko Domina emateko arauak ezartzea, Nafarroako Gobernuak ematen duen ohorezko sari gorena den aldetik, gizartea hobetzen, balio demokratikoak sendotzen eta Nafarroa kanpoan proiektatzen nabarmendu diren pertsona, erakunde, entitate eta kolektiboen lana aitortzeko helburua duena.

  2. artikulua. Saria ematea.

  3. Nafarroako Urrezko Domina foru dekretu bidez emanen da, foru dekretu honen hurrengo artikuluetan ezarritakoari jarraikiz prestatuko den administrazio espedientea ikusirik, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

  4. Nafarroako Urrezko Domina ohorezko sari bat da; beraz, ez dakar inolako eskubide ekonomikorik.

  5. Oro har, urtero domina bat emanen da.

  6. Salbuespen kasuetan, saritua hil ondoren ematen ahalko da domina.

  7. artikulua. Emateko ekitaldia.

    Nafarroako Urrezko Domina ohorezko ekitaldi batean emanen da abenduaren 3an, Nafarroaren Egunean, salbu eta, ohiz kanpoko arrazoiengatik, beste modu batean ematea erabakitzen bada.

  8. artikulua. Baliogabetzea.

  9. Egiaztatzen bada domina emateko oinarri izan diren arrazoi eta merezimenduak arbuiatzen direla, goresmen sari hau baliogabetzen ahalko da, eta, beraz, pertsona, erakunde, entitate edo kolektibo saridunek domina itzuli beharko dute.

  10. Baliogabetze hori foru dekretu bidez eginen da, ukitutako pertsona, erakunde, entitate edo kolektiboari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR