37/2017 FORU DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Hainbat lanpostu sortu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan. Zuzkidura ekonomikoa dute, 2017ko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan aurreikusi eta finantzatu baitira.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, euskaraz eta ingelesez jakin beharrari eta burutza bat betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Orobat, estamentuen eta espezialitateen eranskinaren eguneratzea jasotzen da. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean dago eranskin hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko maiatzaren 24ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

    GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

    Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

    –Bide, ubide eta portuetako ingeniaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 3849 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Obra zibileko teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2121 zenbakia duena plantilla organikoan.

    OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

    Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    –Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 6624 zenbakia duena plantilla organikoan.

    LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

    Barne Zuzendaritza Nagusia.

    –Gidaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 6504 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Justizia Zuzendaritza Nagusia.

    –Sukaldaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 9657 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Sukaldeko laguntzailea. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 3319, 3320, 6599 eta 7764 zenbakia dutenak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR