36/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 93/2010 Foru Agindua, Europar Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburtua egiteko 349 eredua onetsi zuena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 36/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 93/2010 Foru Agindua, Europar Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburtua egiteko 349 eredua onetsi zuena. Foru agindu honen xedea da kudeaketa aldaketa batzuk egitea, Kontseiluaren 2018ko abenduaren 4ko 2018/1910 Zuzentarauaren (EB) transposizioren ondorioz behar direnak; zuzentarau horren bidez 2006/112/EE Zuzentaraua aldatu zen, balio erantsiaren gaineko zergaren zenbait arau, Batasuneko estatuen arteko trukeen zergapetzearen gainekoak, harmonizatu eta errazteari dagokionez.

Kontseiluaren 2018ko abenduaren 4ko 2018/1910 Zuzentarauak (EB) araubidea aldatu du, kontsigna bidez ondasunak saltzeko akordioen esparruan egindako ondasun transferentziei aplikatu beharreko balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako. Akordio horiek enpresaburuen edo profesionalen artean mugaz haraindiko salgai-salmentarako egiten dira, eta haien bidez enpresaburu batek (saltzailea) ondasunak bidaltzen ditu Europar Batasunaren barneko estatu batetik beste batera, destinoko estatuan biltegiratzeko, beste enpresaburu edo profesional batek (bezeroa) horiek iritsi ondoren eskuratu ahal ditzan bere beharren arabera.

Eragiketa horiek errazteko eta akordio horiek izenpetzen dituzten enpresaburuen eta profesionalen zama administratiboak gutxitzeko, Zergari buruzko Foru Legeak ezartzen du kontsigna bidez ondasunak saltzeko akordio baten esparruan egindako ondasun entregek honako hauek sortuko dituztela, zenbait baldintza betetzen badira: Batasunaren barneko ondasun entrega bat, hornitzaileak egindakoa, Europar Batasuneko abiaburuko estatuan salbuetsirik egonen dena, eta Batasunaren barneko ondasun eskurapen bat, bezeroak egina, ondasunen hartzaile den Batasuneko estatuan.

Kontsigna bidez ondasunak saltzeko akordioek dakartzaten errazte neurriak modu egokian aplikatzen direla ziurtatzeko, foru legeak ezartzen du akordio horietan parte hartzen duten enpresaburuek eta profesionalek berariazko erregistro liburuak eraman behar dituztela eragiketa horiei buruz.. Eragiketak erregistro berrietan eramatea eta jasotzea ez da soilik formazko betebehar bat, betebehar substantibo bat baizik, hura betetzea beharrezkoa izanen delako errazteko neurriak aplikatu nahi badira.

Horrekin batera, zerga arautzen duen zuzentarauak beste betebehar hau ezarri du: kontsigna bidez ondasunak saltzeko akordio baten esparruan Europar Batasuneko beste estatu batera ondasunak bidali edo garraiatzen dituen saltzaileak Europar Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburtua aurkeztu beharko du 349 eredua erabiliz.

Bi betebehar horiek, erregistro liburuei buruzkoa eta Europar Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburtuari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 57. eta 68. artikuluetan garatuta daude, hurrenez hurren; erregelamendua martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Kontsigna bidez ondasunak saltzeko akordio baten esparruan Europar Batasuneko beste estatu batera ondasunak bidali edo garraiatzearen gainean saltzaileak aitorpena egin dezan Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburtuan, foru agindu honek beharrezkoak diren aldaketak egiten ditu 349 ereduan, hura onetsi zuen ekainaren 18ko 93/2010 Foru Agindua aldatuz.

Bestalde, 2020ko ekitaldiko eta hurrengoetako aitorpenetarako desagertzen da 349 eredua urtero aurkezteko aukera.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio zerga arloko eskumena duen departamentuko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamenduaren 70.2 artikuluko gaikuntzarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 93/2010 Foru Agindua, Europar Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburturako 349 eredua onesten duena.

Bat. 2. artikuluari 6. apartatua gehitzea.

“6. Zergaren aplikazio lurraldetik bidali edo garraiatutako ondasunen transferentziak, destinoa Europar Batasuneko beste estatu batean dutenak, kontsigna bidez ondasunak saltzeko akordioen esparruan.”

Bi. 6. artikuluari 3. apartatua kentzea.

Hiru. II. eranskina foru agindu honen I. eranskinak ordeztuko du.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2020. urteari dagozkion Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburtuetan, martxoaren 1etik aurrera aurkezten direnetan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 6an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

  1. ERANSKINA

“II. ERANSKINA

349 eredua telematika bidez aurkezteko sortzen diren artxiboen eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu fisiko eta logikoak

  1. Euskarri magnetikoen ezaugarriak

    Europar Batasunaren barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtua aurkezteko erabiltzen diren ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriek (349 eredua) ezaugarri hauek izanen dituzte:

    –Mota: CD-Ra (Compact Disc Recordable), 12 cm-koa.

    –Edukiera: 700 MB gehienez.

    –ISO/IEC DIS 9660:1999 formatua, Joliet luzapenarekin edo hori gabe.

    –Multisaiorik ez.

    Fitxategiak CD-R bat baino gehiago hartzen badu, behar beste fitxategitan zatitu beharko da. Fitxategi partzial bakoitzak CExxxx.NNN (NNN=001,002…) izena izanen du, non xxxx aitorpenari dagokion zergaldiaren lau zifrak izanen diren eta NNN, berriz, fitxategiaren ondoz ondoko zenbakia, 001etik hasita.

    Artxibategi partzialek erregistro osoak izanen dituzte beti, hau da, ezin izanen da fitxategi bat zatitu fitxategi partzialetan erregistro osatugabeak utziz.

  2. 349 ereduaren diseinu logikoak

    Erregistroen azalpena.

    Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

    1. mota: Aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpen-orria. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

    2. mota: Europar Batasunaren barneko operadoreen erregistroa eta zuzenketen erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

    Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta, 2. motakoen kasuan, aitorpenak Batasunaren barneko zenbat operadore eta zenbat zuzenketa dituen, horrenbeste erregistro izanen dira, eta Batasunaren barneko operadoreenak eta zuzenketenak desberdinak.

    Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

    Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c hautsi maiuskula) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

    Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

    Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

    Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), foru agindu honen II. eranskineko B) atalean azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta, ondoren, Batasunaren barneko operadoreak eta zuzenketak (2. mota); gero, hurrengo aitortzailearen datuak, eta horrela hurrenez hurren.

    349 EREDUAA.-0 ERREGISTRO MOTAAurkezlearen erregistroa
    IDAZGUNEAK MOTA EREMUEN DESKRIPZIOA
    1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.Zenbakizkoa, idazgune batekoa.Konstantea: ‘0’ (zero).
    2-4 Zenbakizkoa AURKEZTEKO EREDUA.Zenbakizkoa, 3 idazgunekoa.Konstantea: ‘349’.
    5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.Zenbakizkoa, 4 idazgunekoa.Euskarrian sartutako aitorpenen zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.
    9-17 Alfazenbakizkoa AURKEZLEAREN IFZ.9 idazguneko alfazenbakizkoa.Aitortzailearen IFZ adieraziko da.Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.
    18-57 Alfazenbakizkoa AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.40 idazguneko alfazenbakizkoa.1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.
    58-109 Alfazenbakizkoa AURKEZLEAREN HELBIDEA.52 idazguneko alfazenbakizkoa.Eremu hau honela banatzen da:
    58-59 Bide publikoaren siglak.2 idazguneko alfazenbakizkoa.
    60-79 Bide publikoaren izena.Alfabetikoa, 20 idazgunekoa.Alfabetikoa izan behar du, eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero, letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km laburdurarekin bukatuko da.
    80-84
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR