36/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Osasun eta kirol zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baterako deialdia onesten duena, kirol entrenamenduaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten, osasunarekin duten loturari dagokionez. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 73.1 f) artikuluan Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren eginkizunak ezartzen dira, horien artean kirol medikuntzaren arloko ikerketa eta prestakuntza sustatzea.

Kirolaren Zuzendariordetzak, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren bidez, proposamena egin du zentro horretan egonaldiko beka baterako deialdia egiteko; erdi edo goi mailako unibertsitateko tituludunentzako beka bat izanen da, kirol entrenamenduaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten. Laguntzaren iraupena, gehienez ere, 2016ko uztailaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitartekoa izanen da, berritzeko aukerarik gabe.

Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentua, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bidez, ohartu da beharrezkoa dela programa batzuk abian jartzea graduatu ondoko tituludunei ezagutza espezializatua eta esperientzia praktikoa eskaintzeko kirol entrenamenduaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoen aplikazioaren arloan, osasunarekin duten loturari dagokionez. Horregatik, kirol zientzien arloko prestakuntzarako laguntza programa honen deialdia egin da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gazteriaren eta Kirolaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Osasun eta kirol zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baterako deialdia onestea, kirol entrenamenduaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten, osasunarekin duten loturari dagokionez. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da, 2016ko uztailaren 1etik 2017ko ekainaren 30era arte.

  2. Prestakuntza bekaren esleipenari aurre egiteko 7.999,20 (zazpi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hogei zentimo) euroko gastua baimentzea. Horietatik 3.964,36 euro (hiru mila bederatziehun eta hirurogeita lau euro eta hogeita hamasei zentimo) 2016ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Kirol ikerkuntzarako bekak” izeneko A50002 A5130 4809 336100 kontu-sailaren kargura izanen dira, eta beste 4.034,84 euro (lau mila hogeita hamalau euro eta laurogeita lau zentimo) 2017ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako gaitzen den kontu-sailaren kargura. 2016ko eta 2017ko ekitaldietan gorde beharreko gehieneko zenbatekoan hilero 35,24 euro sartuta daude, enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota ordaintzeko.

    Nolanahi ere, laguntza emanen da baldin eta horretarako egokia eta aski den kreditua badago bekaren ondoriozko betebeharrak finantzatzeko.

  3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Iruñean, 2016ko maiatzaren 10ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta MedikuntzakoZentroan egonaldia egiteko beka bat emateko deialdiaren oinarri arautzaileak

  4. oinarria. Helburua.

    Bekaren helburua da unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzea, Nafarroako Gobernuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan arituz, kirol entrenamenduaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duen ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten, osasunarekin duten loturari dagokionez. Hona hemen bekaren onuradunak eskura ditzakeen ezagutzak eta prestakuntza:

    1.1. Ariketaren fisiologiari eta jarduera fisikoaren eta kirolaren biomekanikari buruzko ezagutza jasotzea eta neurtzeko teknikak ikastea, besteak beste honako hauen gainean:

    1.1.1. Gorpuzkera neurtzea balorazio antropometrikoaren bidez.

    1.1.2. Erresistentzia aerobikoa neurtzea, zehazki:

    1.1.2.1. Gehieneko potentzia aerobikoa zehaztea.

    1.1.2.2. Ahalmen aerobikoa zehaztea, zuzeneko metodoen bidez (laktatoaren odol-kontzentrazioa zehaztuz) eta zeharkako metodoen bidez.

    1.1.3. Ahalmen anaerobikoa zenbatestea.

    1.1.4. Indar muskularra neurtzea, zehazki:

    1.1.4.1. Indarra-abiadura erlazioa, indar esplosiboa eta horren aktibazio neurala zehaztea.

    1.1.4.2. Indarra zehaztea, luzatze-laburtze zikloarekin lotua.

    1.1.5. Abiadura neurtzea.

    1.1.6. Ingestio dietetikoa kuantifikatzea, metodo ezberdinak erabiliz.

    1.1.7. Kirol entrenamenduetan neurketak egitea (landa testak).

    1.2. Nutrizio arloko ebaluazioak egiteko teknikak ikastea (antropometria, dietaren azterketa, gastu kalorikoaren azterketa, banakako dietak diseinatzea).

    1.3. Kirol lesioen diagnosiari, tratamenduari eta errehabilitazioari buruzko alderdiak ikastea.

    1.4. Kirol entrenamenduaren plangintzaren oinarri zientifikoei buruzko ezagutza teoriko eta praktikoa jasotzea.

    1.5. Ariketaren fisiologiaren, jarduera fisikoaren eta kirolaren biomekanikaren eta kirolaren medikuntzaren arloko ikerkuntzaren oinarriak ikastea. Horren barrenean arlo horretako eduki jakin baten ezagutza mailaren berrikuspena dago, edo oinarrizko proiektu esperimental bat aztertu eta garatzea. Prestakuntza bekaren bukaera gisa, egonaldiaren bukaerako memoria labur bat prestatu beharko da egindako lanari buruz.

    Prestakuntza beka Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak kudeatuko du, eta Osasun eta Kirol Zientzietako gradudunentzat da.

  5. oinarria. Aurrekontu erabilgarria.

    Deialdi honetara...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR