35/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ondare Zerbitzuaren esku uzten duena Nafarroako Foru Ogasuna izeneko erakunde autonomoari buruzko kontratazio publikoko prozedurak ireki, tramitatu eta horien ebazpen proposamena egitea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

65. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 35/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ondare Zerbitzuaren esku uzten duena Nafarroako Foru Ogasuna izeneko erakunde autonomoari buruzko kontratazio publikoko prozedurak ireki, tramitatu eta horien ebazpen proposamena egitea. Azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikitako Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren. Estatutu horien 1. artikuluaren arabera, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomo bat da, berezko nortasun juridikoa duena, bai eta bere helburuak betetze aldera jarduteko gaitasun osoa ere. Esleiturik duen ahalmen bat da, besteak beste, kontratu publikoak egitea, defendatu behar dituen interes publikoak kudeatzeko behar direnak.

Kontratuen gainean dagozkion ahalmenak gorabehera, ez du behar adina langile eta baliabide bere eskumeneko kontratazio publikoko prozeduren tramiteak egiteko. Horregatik Nafarroako Foru Ogasunak aspaldixkotik bere departamentuko organo espezializatu baten lankidetza du: Ondare Zerbitzuarena. Lankidetza hori kudeaketa esleitzeko teknikaren bidez antolatu da.

Kudeaketa-esleipena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren bidez arauturik dago. Besteak beste, departamentu bereko organoen arteko lankidetzarako tresna bat da. Espresuki aipatu behar ditu ukitzen dituen jarduerak, indarraldia, esleitutako kudeaketaren izaera eta nondik norakoak eta esleipena jasotzen duen organoak bere gain hartzen dituen eginbeharrak. Gainera, indarra har dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, osorik.

Martxoaren 23ko 44/2018 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR