35/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 6koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Urrezko Domina emateko proposamenak aurkezteko deialdi publikoa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Urrezko Domina ematea arautu zen.

Xedapen horretan ezarri da, oro har, herritarrekiko eta erakundeekiko harremanen arloan eskumena duen departamentuko titularrak deialdi publiko bat onetsiko duela urtero, urriaren 1a baino lehen, Nafarroako Urrezko Domina emateko proposamenak aurkezteko.

Egoki da, beraz, 2018ko deialdia onestea.

Horiek horrela, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak aurkeztu duen txostena ikusita, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Onestea 2018an Nafarroako Urrezko Domina emateko proposamenak aurkezteko deialdi publikoa. Foru agindu honen eranskinean ageri diren oinarriek arautuko dute deialdia.

  2. Foru agindu hau jakinaraztea epaimahaikideei.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Iruñean, 2018ko abuztuaren 6an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

    ERANSKINA

    2018an Nafarroako Urrezko Domina emateko proposamenak aurkezteko deialdi publikoaren oinarri arautzaileak

  5. –Deialdiaren xedea.

    Deialdi publiko honen xedea da bermatzea herritarrek parte hartuko dutela Nafarroako Urrezko Domina emateko prozesuan. Nafarroako Gobernuak ematen duen ohorezko sari gorena da hura, gizartea hobetzen, balio demokratikoak sendotzen eta Nafarroa kanpoan proiektatzen nabarmendu diren pertsona, erakunde, entitate eta taldeen lana aitortzeko helburuarekin.

  6. –Hautagaitzak aurkeztea.

    2.1. Erakundeek, entitateek, elkarteek eta edozein pertsona fisikok edo juridikok aurkez ditzakete Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko hautagaitzak.

    2.2. Domina norberarentzat edo norberak legez ordezkatzen dituen erakundeentzat eskatzeko aurkezten diren hautagaitzak baztertu eginen dira.

    2.3. Hautagaitzak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabaki guztiak ere.

    2.4. Gutxienez ere, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    –Oinarri arautzaile hauen eranskinean ageri den eskabide-eredua, behar bezala beteta.

    –Nafarroako Urrezko Domina emateko proposatutako pertsonaren, erakundearen, entitatearen edo taldearen izena, harekin harremanetan jartzeko datuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR