34E/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana,”Film labur eta ertainen 2015eko eta 2016ko produkziorako laguntzak” izeneko diru-laguntzarako deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak txosten bat egin du, eta bertan hauxe proposatu: “Film labur eta ertainen 2015eko eta 2016ko produkziorako” diru-laguntzetarako deialdia eta haren oinarri arautzaileak onestea, 100.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Bestetik, kontuan hartu behar da aipatu gastua baimentzeko bai helburua bai baldintzak betetzen direla, baita gastu hori baimentzeko legez ezarritako betebeharrak ere, eta espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna dela.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

  1. Film labur eta ertainen 2015eko eta 2016ko produkzioa diruz laguntzeko deialdia onestea.

  2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

  3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira hurrengo zenbatekoak ondoko urteetan banatuta; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan harturik:

    AURREKONTUKO KONTU-SAILA RCSA KOD. EKITALDIA ZENBATEKOA
    A20002-A2010-4709-334102: Zinemagintzarako laguntzak 3834 2015 50.000,00
    A20002-A2010-4709-334102 Zinemagintzarako laguntzak 3834 2016 50.000,00
    4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea
  4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

  5. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

    Iruñean, 2015eko ekainaren 4an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

    FILM LABUR ETA ERTAINEN 2015EKO ETA 2016KO PRODUKZIOA DIRUZ LAGUNTZEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

  6. Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

    1.1. Fikzio, dokumental, esperimentazio edo animazio obren produkziorako laguntzak ematea du xede deialdi honek; 60 minutuz azpikoak izan beharko dute eta zine aretoetan, telebistan edo Interneteko plataforman erakutsi beharko dira.

    1.2. Laguntza jasotzen duten proiektuak 2015eko azaroaren 30a baino lehen hasi beharko dira filmatzen, eta 2016ko urriaren 31 baino lehen bukatu.

    1.3. Proiektu bakar bat onartuko da enpresa edo profesional bakoitzeko.

  7. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

    Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    2.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako betebehar orokorrak.

    2.2. Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak jaso ahal izateko, pertsona fisikoek eta legez ezarritako enpresa zinematografikoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    –Eskatzailea pertsona fisikoa bada, berak izan beharko du film laburraren edo ertainaren zuzendaritzaren arduraduna.

    –Zinemagintzako enpresa bat bada, Europar Batasuneko kide den estatu batean ezarrita egon beharko du eta Europar Batasuneko kide den estatu bateko Zinema Enpresen Erregistroan ekoiztetxe gisa inskribatuta (Espainiako enpresen kasuan, ICAAko erregistroan inskribatua).

    2.3. Proiektuak onartzeko epea ixten den unean film bihurtu eta aginduzko kalifikazioa duten proposamenek ezin izanen dute laguntzarik jaso, ezta zine aretoetan edo zinemaldietan erakutsita daudenek ere.

    2.4. Proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte, bata bestearen gainean:

    –Zuzendaritzaz arduratzen dena Nafarroan sortua izatea edo 2014ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Nafarroan erroldaturik egotea. Inguruabar hori erroldatze-agiriaren bidez frogatu beharko da eta laguntzak irauten duen bitartean horri eutsi beharko zaio.

    –Ikus-entzunezkoa Nafarroan filmatzea, %50a gutxienez ere. Animazio proiektu bat izatera, teknika eta giza baliabideen %50ak Nafarroan ezarrita egon beharko du.

    2.5. Proiektuak kostu osoa ordaintzeko behar duen finantzaketaren %30a, gutxienez ere, izan beharko du, eta baduela frogatu.

    2.6. Balorazio Batzordeak salbuespen gisa onartzen ahalko ditu Nafarroako panorama artistiko, kultural edo ekonomikoan eragina duten proiektuak, edo haren errealitate kultural, artistiko eta sozialari lotuta daudenak; betiere, deialdiaren 2.4. atalean aipatu baldintzetakoren bat bete beharko dute. Baloratzeko, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azalduko duen idazki arrazoitua aurkeztu beharko da.

    2.7. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, eskatzaileak produkzio osoko %30eko parte-hartzea izan beharko du, gutxienez ere. Kasu horretan koprodukzioan duen parte-hartzea joko da eskatzailearen aurrekontutzat.

  8. Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

    3.1. Diru-laguntza hauek, gehienez ere 100.000 euro, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2015eko eta 2016ko gastuen aurrekontuko “Zinemagintzarako laguntzak” izeneko A20002 A2010 4709 334102 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira, zenbateko hori honela banatuta bi urteetan:

    –2015eko ekitaldi ekonomikoa: 50.000 euro, “Zinemagintzarako laguntzak” izeneko A20002 A2010 4709 334102 kontu-sailaren kargura.

    –2016ko ekitaldi ekonomikoa: 50.000 euro, “Zinemagintzarako laguntzak” izeneko A20002 A2010 4709 334102 kontu-sailaren kargura.

    3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz aurrekontu onartuaren %50 baino handiagoa izanen, proiektuaren puntuazio maila 75 puntutik gorakoa denean, ezta %48 baino handiagoa ere lortutako puntuazioa 50 eta 75 puntu artekoa denean. Eskatzaileek aurkezten duten aurrekontuari Balorazio Batzordearen ustez proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak eta BEZarenak kenduta ateratzen den emaitza izanen da onartuko den aurrekontua. 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) 54. artikuluan ikus-entzunezkoentzat aurreikusitako laguntza araubideari egokitzen zaio diru-laguntzaren zenbatekoa, hartan ezartzen baitira barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

    Bestetik, entitate eskatzaile bakoitzarentzako laguntzaren zenbatekoa 30.000 eurokoa izanen da, gehienez ere.

    3.3. Aipatutako muga horiek betetzen badira, eta, bidezko denean dagokion deskontua eginez, laguntzaren zenbatekoa eskatzaileek eskatutakoa izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

    3.4. Aurrekontu erabilgarria ekitaldian zehar handitzen bada, edo hasiera batean emandako kopuruak askatzen badira, gehigarri gisa diru-laguntzarik eskuratu ez duten onuradunei ematen ahalko zaie, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

    3.5. Onuradunen batek uko egiten badio laguntzari, puntuazioaren ordenan hurrengoa den eskatzaileari emanen zaio, horrek deialdian eskatutako gutxienekoa gainditzen badu, betiere.

  9. Eskaeren aurkezpena eta eskatutako agiriak.

    4.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta bertan aipatzen diren agiriak erantsita, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

    4.2. Eskaerari erantsiko zaion dokumentazioa euskarri digitalean aurkeztu beharko da (CD-Rom edo USB memoria), aiseago tramitatu eta baloratu dadin.

    4.3. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Pertsona fisikoa izatera, eskatzailearen NANa edo erroldaren ziurtagiria, baita jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) ziurtagiria ere, zinema zuzendariei dagokien epigrafean (Hirugarren Atala. Arte Jarduerak, 01 multzoa. 011 taldea, Arte Jardueren gaineko Zergaren Tarifei eta Jarraibideari buruzko maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearena).

    2. Zinemagintzako enpresa bat izatera, ekoiztetxea Europar Batasuneko estatu kide batean erregistratuta dagoela adierazten duen ziurtagiria (Espainiako kasuan, ICAA zinemagintzako enpresen erregistroan inskribatuta egotea).

    3. Proiektuaren azalpen txostena, II. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa.

      Proiektuaren datu ekonomikoak II-a eranskinean bete beharko dira.

    4. Proiektuak bere kostu osoa estaltzeko beharrezko finantzaketaren %30, gutxienez, baduela frogatzen duen dokumentazioa, 2.5 puntuan ezarri den bezala.

    5. Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koproduzioan eginez gero:

      –Koprodukzioa frogatzen duten legezko agiriak, eta enpresak parte-hartzean duen portzentajea.

      –Film bererako produkzioan diharduten beste ekoiztetxeek harturiko beste laguntza edo diru-laguntzen aitorpena edo, halakorik ezean, laguntzarik ez dela hartu dioen aitorpena. Laguntza eskabideren bat tramitazioan izanez gero, horren berri ere eman beharko da.

      4.4. Eskabide ereduak, azalpen txostena eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatu beharko dira: http://www.navarra.es/home_es/servicios

      4.5. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

      4.6. Diru-laguntzaren eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, hamar egun balioduneko epean okerra zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari, hark emandako posta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR