33/2019 FORU DEKRETUA, martxoaren 27koa, Nafarroako Higiezinetako Agenteen Erregistroa sortu eta haren funtzionamendua arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Abenduaren 28ko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 20/2017 Foru Legearen hogeita bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, higiezinetako agentea zer den definitu ondoren, urtebeteko epean Nafarroako Gobernuak Nafarroako Higiezinen Agenteen Erregistroa sortuko duela, eta bertan izena emateko eskakizunak zehaztuko dituela.

Nafarroako Foru Komunitateak etxebizitzaren gaineko eskumen osoa eta esklusiboa du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 44.1 artikuluaren arabera. Eta haren 56.1.d) artikuluaren arabera, kontsumitzailearen eta erabiltzailearen defentsaren gaineko eskumen esklusiboa ere badu, jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat.

Erregistro hori sortu beharra eta haren eraginkortasuna justifikatzen dituen arrazoi nagusia argia da: gaurko egunean, paradoxikoa bada ere, zenbait lanbideren jardueraren liberalizazioa dela eta, kontsumitzaileak eta profesionalak beraiek hasi dira eskatzen araubide bat, kontsumitzaileak beraien legezko eskubideen defentsarako, eta profesionalak, berriz, sektore gisa duten ospe onaren defentsan.

Hala gertatzen da higiezinetako agenteen kasuan. Higiezinetako agente lanbidean aritzeko, 2000tik hona, (4/2000 Errege Dekretua eta ondorengo 10/2003 Legea, higiezinen sektorea liberalizatzeari buruzkoa), ez da beharrezkoa goi-mailako titulurik (ez eta bestelakorik ere) izatea, eta egoitza fisikorik ere ez, ez eta erantzukizun zibileko asegururik ere.

Ez zaio, beraz, inongo eskakizunik egiten bitartekaritza eginen duen agenteari, jardun behar duelarik edozein pertsonak bere bizitzan hartzen duen erabaki nagusietako batean, alegia, bere etxea, herritar gisa dituen eskubideen egoitza, non kokatuko duen erabakitzeko unean. Askotan, gainera, erabaki horrek bizitzako inbertsiorik handiena egitea ere ekarriko die: etxebizitza erostea.

Arautze falta horren ondorioz:

–Higiezinetako agenteek beraiek eskatzen dute nolabaiteko arautzea.

–Inongo prestakuntzarik eta higiezinen ezagutzarik ez duten bitartekariak sartzea sektorean, eta horiek zigorgabetasun osoz aritzea lanean. Horren ondorioz, kontsumitzaileak nahasita daude, eta, higiezinen arloan dagoen berpiztea lagun eta askotan teknologia berriez baliatuz, gertatutako gehiegikeriak, iruzurrak, herritarra kaltetzen duten akatsak eta halakoen gaineko salaketak ugaltzen ari dira.

Foru dekretu honen helburua, azken finean, merkatu fidagarri bat sortzea da. Merkatu baten liberalizazioaren funtsa da eskaintzaren eta eskaeraren arteko konkurrentzia askearen eragozpenak kentzea, erosteko prezioak hobetzeko eta kudeaketaren kostuak murrizteko. Helburu hori ez da lortzen merkatuaren atea edozein operadoreri irekiz. Herritarrari eman behar zaio aukeratzeko askatasun handiagoa, baina segurtasun juridiko eta ekonomiko bera mantenduz. Lanbidea itsu-itsu defendatzearen eta erabateko arau faltaren artean, Nafarroako Foru Komunitateak bermatzaile gisa esku hartzea aukeratu du, horretarako Nafarroako Higiezinetako Agenteen Erregistroa sortuz. Helburua da konfiantza handiagoa zabaltzea herritarren artean, gardentasunaren bidea errazteko eta kontsumitzaileen babes handiagoa bermatzeko.

Hala ere, kontuan izan behar da foru dekretu honetan ez dela arautzen higiezinetako agenteen lanbide-jarduera, baizik eta agente horiek erregistroan inskribatzeko bete behar dituzten baldintzak eta betebeharrak, bai eta erregistroaren beraren funtzionamendua ere. Erregistroan inskribatzea borondatezkoa da eta haren helburua informazioa ematea da, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babes egokia lortzeko. Beraz, ez da jardueran aritzea baldintzatzen, eta helburu bakarra da gaikuntza zehatz baten eskakizunak betetzen dituzten operadoreak identifikatzea, kontsumitzaileek informazio hori eskura izan dezaten.

Foru dekretua 17 artikulutan garatzen da, eta horiek jasotzen dituzten 4 kapitulu, xedapen iragankor bat, hiru azken xedapen eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR