32/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko proposamenak aurkezteko deialdi publikoa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Urrezko Domina ematea arautu zen.

Xedapen horretan ezartzen da ezen, orokorrean, herritarrekiko eta erakundeekiko harremanen arloan eskumena duen departamentuko titularrak deialdi publiko bat onetsiko duela urtero, urriaren 1a baino lehen, Nafarroako Urrezko Domina emateko proposamenak aurkez daitezen.

Hortaz, bidezkoa da 2019. urteko deialdia onestea.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren bidez aitortzen zaizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko proposamenak aurkezteko 2019ko deialdi publikoa onestea. Deialdiaren oinarri arautzaileak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau izendatutako epaimahaikideei jakinaraztea.

4. Foru agindu honen eta erantsitako oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko ekainaren 11n.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

ERANSKINA

2019. urtean Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko proposamenak aurkezteko deialdi publikoaren oinarri arautzaileak

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi publiko honen xedea da bermatzea herritarrek parte hartzen dutela Nafarroako Urrezko Domina emateko prozesuan; izan ere, domina Nafarroako Gobernuak ematen duen ohorezko sari gorena da, gizartea hobetzen, balio demokratikoak sendotzen eta Nafarroa kanpoan proiektatzen nabarmendu diren pertsona, erakunde, entitate eta kolektiboen lana aitortzeko helburua duena.

2.–Hautagaitzak aurkeztea.

2.1. Erakundeek, entitateek, elkarteek eta pertsona fisiko edo juridikoek aurkezten ahal dituzte Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko hautagaitzak.

2.2. Saria norberarentzat edo norberak legez ordezkatzen dituen erakundeentzat eskatuz aurkezten diren hautagaitzak baztertu eginen dira.

2.3. Hautagaitzak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabaki guztiak ere.

2.4. Aurkezten den dokumentazioan, gutxienez honako hauek sartu beharko dira:

–Eskabide eredua, oinarri arautzaile hauen eranskinean jasotzen dena, behar bezala betea.

–Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko proposatzen den pertsonaren, erakundearen, entitatearen edo taldearen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR