316/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez aldi baterako ordezkoak izendatzen dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularrentzat.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako ariko direnak, edo zuzenean departamentuaren titularraren menpe dauden beste organo batzuetako titularren ordez aldi baterako ariko direnak, haiek kanpoan direnean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean edo karguak hutsik daudenean. Artikulu horretako 6. atalaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, salbu kasu jakin batzuetarako izendatzen direnena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan esleitutako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ordezkotza.

    Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, ordezkoak izanen dira zuzendaritza nagusi horren mende dauden zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

    1. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

    2. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

    3. Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria.

  2. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ordezkotza.

    Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia ordeztuko duten zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

    1. Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoko zuzendaria.

    2. Uraren Zerbitzuko zuzendaria.

    3. Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria.

  3. Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ordezkotza.

    Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Toki Administrazioko zuzendari nagusia ordeztuko duten zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

    1. Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuko zuzendaria.

    2. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR