312/2018 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Langileen Estatutuaren testu bateginaren 37. 2 artikuluak (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) –uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. artikuluari dagokionez, zeinak indarra izaten jarraitzen baitu irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrarekin bat eta azaroaren 3ko 1346/1989 Errege Dekretuak emandako idazketari jarraikiz– estatu osorako jaiegunak finkatzen ditu, urtero-urtero lan egutegian sartzen direnak egun baliogabe gisara.

Tradizioz bere dituzten jaiegunak erabakitzen ahal dituzte autonomia erkidegoek, urtean hamalau jaiegunen muga dutela eta haietako bi beraiek finkatuta beren lurralderako.

Azaldutakoaren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko 2019. urteko jaiegunak ezartzen dira, eta beste jaiegun bat gehituko da, herri bakoitzeko udalak egiten duen proposamenaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2019. urteko jaiegunak:

    –Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

    –Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.

    –Martxoaren 19a: San Jose

    –Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

    –Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

    –Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

    –Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

    –Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

    –Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

    –Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

    –Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

    –Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

    –Abenduaren 25a: Eguberri.

    Aurreko zerrenda horretan sartu da Nafarroako Foru Komunitateko besta eguna, abenduaren 3a, San Frantzisco Xabierkoa, Nafarroaren eguna, betiere aipatutako Errege Dekretuaren 46. artikuluari jarraituz.

  2. Beste besta eguna udalek proposatuta ezarriko da, nork berea. Horretarako, udalei eskatzen zaie azaroaren 15a baino lehen herriko jaieguna proposatu diezaiotela Garapen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR